EKAINAK 6an MINTZA EGUNA GASTEIZen!!

Aurten laugarren aldiz ospatuko da Euskal Herri osoko mintzapraktika programetako kideak batzeko Topagune Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Mintza Eguna jai aparta. Aurreneko aldiz Iruñean ospatu zen 2006an, eta ondorengo urteetan Donostiaren eta Getxoren txanda izan zen. Oraingoan, ordean, Gasteizek hartuko du lekukoa eta ekainaren 6an Alde Zaharreko kaleak Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide eta solaskidez beteko dira.

 

Baina Mintza Eguna ez da besterik gabeko festa bat, helburu zehatzekin sortutako jaia da. Batetik, ospakizun honen bidez mintzapraktika egitasmoen tamaina eta zabalkundea eman nahi dira ezagutzera, era berean, tokian tokiko egitasmoetan parte hartzen duten paratideeei mugimendu bateratu baten kide direla ikusaraziz. Bestetik, mintzapraktikak duen aisialdiko alde ludikoa ere azpimarratu nahi da: mintzalagunek elkar ezagutzeko aukera paregabea baita Mintza Eguna, ikasturteari amaiera goxoa eskeintzeko modu bat.

 

Horrela, beraz, Gasteizen ospatuko den 4. Mintza Eguna del aeta, ekainaren 6an bazkari erraldoi bat izango da Landatxon. Baina aurretik, ongi etorria egingo gaituzte kanpotik goazen berbalagunei, Manex Aguirre eta Iñaki Viñaspre bertsolariak eta txalapartariak egongo dira. Kalejira animatua ere izango da, Kirmen Uribe eta Unai Gartziak Alde Zaharreko txoko bitxien inguruan azalpenak emango dituzten bitartean; eta azkenik, bazkari ostean, Erdizka Lauetan taldearekin erromeria egongo da. Ahaztu gabe, umorea, giroa, alaitasuna, betiko lagunak zein lagun berriak, Euskara eta ondo pasatzeko gainerako osagaiak ere bertan egongo direla. Beraz, animatu eta parte hartu, hori da egin behar den gauza bakarra.

 

Bestalde, atxikita bidaltzen dizuet Mintza Egunaren esku orria.

 

Azkenik, ziurrenik Eibar, Arrasate eta Bergara artean autobusa antolatuko da bertara hurbiltzeko, interesa duenak izen ematea zabalik dago.

 

BAZKARIKO XEHETASUNAK:

Bazkari txartelaren prezioa 20€-koa da.

Menua: Paella, oilaskoa eta solomoa, postrea, kafea + Kopa + Erromeria.

Izen ematea: Jardunen maiatzaren 22 baino lehen.

    • Tel. 943763661

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude