Hileko artxiboak: urria 2008

BERRIKETAN EGITASMOAK LAGUNTZAILEAK BEHAR DITU

BERRIKETAN egitasmorako izena emateko kanpainan jende askok eman du izena, batik bat, euskaldun berriak; hau da, euskara ikasi arren euren maila hobetu nahi dutenak edota euren inguruan euskaraz berba egiteko aukera gutxi daukatenak. Baina horiei laguntzeko, euskaraz berba egiten dutenen kolaborazioa behar da; ez da titulurik behar, euskaraz natural berba egitea eta astean ordubetez euskara praktikatzeko premia duten bi lagunekin elkartzeko prest egotea da behar den bakarra.

 

Parte hartu nahi duenak proposatzen du zein egunetan, zein ordutan eta zein egoeratan (zerbait hartzen, paseatzen, erosketak elkarrekin eginez…) elkartu nahi duen eta bizpahiru laguneko taldetxoak osatutakoan, elkartu eta berriketan egitea da proiektuaren oinarria. Proiektu honetan parte hartzeko interesatuta bazaude, Jardun Euskara elkartera deitu (943 760819 edo 763661) eta emango dizkizugu nahi dituzun argibideak.

 

Mila esker.