Hileko artxiboak: ekaina 2008

MINTZA EGUNA , GIRO EZIN HOBEAN

Joan den larunbatean izan zen Mintza Eguna, aurtengo honetan Getxon ospatu da.

Eguraldia lagun izan genuen egun osoan zehar. Goizean Getxoko paraje ederrak ezagutu genituen, trikitilari eta “batukada” talde bat izan genituen giroa alaitzen.

Metroan ere ibili ginen, izan ere, bazkaria Getxoko beste auzo baten zen, eta bertara joateko modurik egokiena metroa hartzea zen; dena prest zeukaten, bi txandatan joan ginen Areatzara.

Bazkal ondoren “Patxi eta Konpainia” egon ziren. Jende asko animatu zen dantzara.

Giro ezin hobean ibili ginen!!!!!

MINTZA EGUNA, EKAINAK 14an!!

 

Aurten Mintza Eguna Getxon ospatuko da. Egun hau mintzapraktika egitasmoak bat egiteko eguna izaten da.

 

Aurtengo edizioa, hirugarrena, ekainaren 14an izangoda, Getxon (Bizkaian). Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio hirugarren Mintza Egunak.

Bertara joateko, bailaratik autobusa antolatu dugu. Arrasatetik aterako da, eta Bergara, Eibar eta Elgoibarren geldiuneak egingo ditu. Arrasatetik 9ak aldera aterako da, Bergaran 9:20 aldean hartu beharko da autobusa.

ZAHAR BERRI eta BERRIKETANEKOEN MENDI IRTEERA

Maiatzak 17an, mendi irteera egin genuen Zahar Berri eta Berriketanek antolatuta. Elosutik Irukurutzetara egin genuen mendi irteera. Arrasate eta Bergarako 11 lagun inguru batu ginen mendi buelta horretan. Mendi buelta ederra egin genuen, betiere, euskara hizketa lagun genuela. Irukurutzetatik buelta egin ostean, Elosuko elkartean hamarretako ederra egin genuen, galdutako indarrak berreskuratzeko. Bapo jan ondoren, 14:00ak aldera etxera bueltatu ginen.