Hileko artxiboak: apirila 2008

GAZTA EGITEN, GABIRIN!!

Apirilak 5 eta 12anĀ Gabirin izan ginen, Baztarrika baserrian, Zaharberri eta Berriketanekoak, gazta nola egiten zen ikusten. Hamaika pertsona joan ginen lehenengo zapatuan eta bigarrenean 6 pertsona, zein baino zeinĀ gaztazaleago!! Gazta nola egiten zen erakusteaz gain, jan eta edan ere egin genuen. Eta talde osoarentzako gazta eder bat oparitu ziguten gainera!

Oso gustura egon ginen, orain gu hasi behar gazta egiten!!

MAHAINGURUA ARANZADI IKASTOLAN

Joan den Martxoak 11an mahainguru bat eman genuen Aranzadi Ikastolan. Helburua bertako gurasoei berriketanen inguruko azalpen txiki bat ematea izan zen. Eta bide batez, animatuz gero, parte hartzera bultzatzea.

Mahainguru honetan berriketaneko partaide asko izan ziren beraien esperientzia kontatzen. Amaitu ondoren luntx eder bat izan genuen, bapo bapo!!

Mila esker guztioi!!