Hileko artxiboak: urria 2007

Berriketan egitasmoko beste talde bat.

Berriketan egitasmoa zorioneko dago, euskaldun zaharrak soberan ditugu egitasmoa aurrera ateratzeko, eta ez da ohikoa, ondoko herrian Arrasaten Zahar berri egitasmoan euskara ikasle mordo bat omen dago euskaraz hitz egiteko norbaiti itxoiten. Bergaran, pasa den urtean parte hartu zuten talde gehienek jarraitu dute aurten ere eta jende berriak izena eman du euskara ikasle edo euskaraz hitz egiteko beharra dutenei laguntza eskaintzeko, eskerrik asko beraz izen eman duzuen guztioi! Eta zalantzan zaudetenok anima zaitezte, prest gaude eta talde berriak sortzeko! gero eta talde gehiago euskara gehiago entzungo dugu kale eta tabernetan!

 

Azpian aurkezten dizuegun taldeak bigarren ikasturtea izango du hau, Maria Jesus dugu euskaldun zaharra eta Flori eta Karmen dira berarekin euskaraz hitz egiteko elkartzen direnak. Talde polita, alajaina!

Taldeak

Badoaz taldeak poliki-poliki sortzen badoa Berriketan egitasmoa martxa hartzen, gehienek elkar ezagutzen zuten aurreko ikasturteetatik, baina badira talde berriak ere, Andoni Maite eta Pili gauean elkartuko dira kafetxoa hartzeko.

Ainoa, Pilar, Alberto eta Davidek berriz  eguerdian hartuko dute kafetxoa, baina guztiek egingo dute euskaraz ordubete horretan.

  

Orain da momentua, eman izena Berriketan egitasmoan

Orain da momentua

Poliki-poliki badabiltza taldeak berriro euskararen ordubetetxoari ekiten.  Argazkian Berriketan egitasmoko talde beterano bat daukazue, berau izan zen 2006. urtean sortu zen lehen taldeetariko bat, eta aurten ere elkartzen jarraituko dute Eusebio, Jeannett Nerea eta Aracelik.

 

 Astean ordubetez euskara hitz egiteko beharra sentitzen duen norbait ezagutzen baduzue, euskara ikasi bai baina kalean erabiltzeko beldurra edo lotsa duen norbait, euskararen erabilerari bultzada eman nahi dion norbait… jakin Berriketan egitasmoa irekita dagoela, izen ematea irekita dago oraindik, eta orain gabiltza taldeak odatzen, orain da  momentua. Zergatik ez?