Larunbat honetan, Zahar Berrik eta Berriketan egitasmoak antolatzen ditugun aste bukaeretako ekintzen barruan, Igartubehiti baserri museora joan gara. Ezkiotik oso gertu eta bertara iristeko gorantz doan errepidean aurkitu genuen baserria. XVI.mendeko baserria da Igartubehiti eta berau ikusi eta bertako lagunak emandako azalpenekin gure arbasoak nola bizi izan ziren ikusi ahal izan genuen, garai hartako baserritarren bizimodua eta ezaugarriak.
Hona hemen baserriren ezaugarri batzuk:
– Baserri hau XVI.mendean eraikia eta XVII.mendean eraldatua izan zen, ohikoa zenez antzeko eraikuntza gehientzuenetan. Dena den, eraldaketa hau eraikuntza ardatzaren hedakuntza argi eta ulergarri batean oinarritu da, historiarako adibide ezin hobean bihurtuz.
– Baserriak jatorrizko egurrezko egitura ia osorik mantentzen du.
– Errepidearen ondoan kokaturik dagoenez, bertara iristea erreza eta merkea da.
– Baserri karismatikoa da, bere imajina oso ezaguna bait da, argitarapenagatik, baita Aranzadi Zientzia Elkarteak eta beste elkarte batzuk antolatutako txango ugariengatik eta urteetan zehar modu pribatuan bertaratu diren pertsonengatik ere.
– Museologi ikuspegitik, bere dimentsioak, etxeko beste egiturekiko erlazioak eta baserriaren iharduera eta bizitza moduen interpretazioa direla eta, egitura hau publikoari azaltzeko zailtasuna.
Arrazoi hauez gain, geroko ikerketa lanek eraikuntza honen kontserbazio ekimena berretsi dute, hiru ikuspuntutik:
– Azterketa arkitektoniko eta lanen jarraipenei esker, aintzinako eraikuntza sistemen ulerkuntza eta zenbait teorien erakustaldia ahalbideratzen ari dira, alor honetan. Baserriaren egituratik guregana heldu diren gainerakoengatik, XVI.mendeko tolarea ia osorik berreraikitzeko nahiko agiri lortu ahal izan dira, beraz, momentu honetatik aurrera, historia berrian lehen aldiz, ezaugarri hauek dituen tolare bat berreraiki, ulertu eta ezagutzeko teknika nahiz gure intelektual gaitasuna haintzat hartu eta onartu behar ditugu, merezitako enfasiarekin onartu eta ulertuz.
– Agirien azterketak, biografiari eta bizilagunen bizitzeko, hasieratik gaur egunerarteko, moduei buruzko datu interesgarriak azaldu dituzte.
– Egindako arkeologi interbentzioak, Gipuzkoan orain arte ezezaguna zen “txabola hondo” izeneko eta beste era bateko egiturez inguratutako bizitoki gunea utzi du agerian, ikerketaren aurrerapenarekin batera, bere definizio zehatza burutuko delarik
Irteerara Bergarako eta Arrasateko euskaldunak joan ginen batzuk betidanik euskaraz egin dugunak eta beste batzuk Ikasi eta hobetzen doazenak. Guztiok giro politean ibili ginen, kafetxoa hartu, baserria ikusi eta baita Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa ere, beti euskaraz. Gogoratu hurrengo irteera Sagardotegira izango dela otsailaren 16an.