GAIAK

Badakit zeinen zaila den gaiak prestatzea: plazako saio baterako edota txapelketa baterako.

Txapelketa jarraitzen nabil eta ahal dudan guztietan saioetara joatean naiz, bestela, Bertsoa.com-etik jarraitzen ditut. Gauza asko harritu naute (puntuazioei buruz ez dut hitz egingo…): hurbiltzen ari den jendetza (saio arruntetan non egongo dira?) eta gaiak.

Zaila da, konplikatua, batzuetan errepikatzen dira,… Igandean Gasteizen, ez nintzen depresioarekin atera… oraindik ez dakit zergatik. Minbizia, alaba atxilotu zuten gurasoak, gaixotasun genetikoak, hilabete ezkonduta eta banatuko den bikotea,…

Bertsolariek ezin diete gai guztiei umoretik heldu, badakit eta eskertzen da errejistro desberdinetan aritzea. Emozioak transmititu behar dituzte, onak zein txarrak, publikoari umore aldaketak eragin,…

Ez dakit nola azaldu, baina agian “alaitasun” gehiago jarri beharko genuke, edo ez hain tragikoak,…

Betikolez, hausnarketa xume bat. Edo Agin Rezolak esaten duen bezala: Gasteizen geunden 1.200 iritziren arteko beste bat gehiago da hau.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude