AMA ZELULAK “BIZIRIK” OMEN DAUDE

Desesperazioa, mina, esperantza galduta,… Ezagutzen nautenek, ondo dakite ezkerreko hanka moztu eta txakurrei botako niela aukera izanez gero. 16 urtetatik gerra ematen, kirola alde batera utzi behar izana, erresonantzia magnetikoak, bi ebakuntza, mila esperimentu, errehabilitazioak, negarrak, amorrua,…

Azken bi urteak gogorrak izan dira. Sekulan ez naiz hain mindute egon. Bi aukera nituen: ebakuntza (inolako bermerik gabe) edo tratamendua ama zelulekin. Ez neukan batere gogorik kirofanotik pasatzeko, makuluekin ibiltzeko, ilusioak egiteko eta berriro ere porrotean jausteko.

Orain urtebete, bigarren aukeragatik egin nuen apostu. Odola atera, zentrifugatu eta Akileseko tendoian sartu. Mingarria oso, esperimentua, batzuen ustez doping-a. Hanka handituta, ia ibili ezinda,… 6 ziztada, azkenekoak urtarrilean. Ia negu osoa Crocs batekin igaro dut.

Atzo berriro traumatologoarengana. Sentsazioak ez ziren onak, baina hobeak bai. Behintzat ibiltzen naiz, bizikletan ostera txikitxu batzuk egin ditut (kalanbreak eta guzti…) eta bizitza normala egin dezaket, kaƱa sartu gabe.

Asko regeneratu zait tendoia. Orain urtebete ezinezkoa litzateke horrelakorik pentsatzea. Medikuak irailerarte “jai” eman dit. Agian irailean beste hiru ziztada emango dizkit, ez dago guztiz sendatuta, baina bidean omen da.

Uda lasai igaro behar dut: zorakeriak egin gabe, hanka zaintzen, mimoak ematen, txankletak erabili gabe, itsasoko ura aprobetxatu,…

Nire osasuna on bidean dagoela ematen du…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude