EGUNEROKOTASUNA

Gaur irailak lau egun bete ditu. Patxik esaten duen bezala: urte berri on!

Batzuentzako urtea irailan hasten da eta ekainan bukatu. Ni antzeko nabil, agian ikasle bizitzagatik izango da. Orain azterketa batzuk egin beharko ditut, ia gainditzen ditudan behingoz eta gainetik kentzen ditudan arlo malapartatu horiek!

Nire etxe aurrean haurtzaindegi bat dago, uztailetik aurrera kotxe kopurua jeitsi zen, gaur berriz, ez dago toki ziztrin bat aparkatzeko. Udaleko langileak, beti bezala, hamaiketan joan dira kafea hartzera. Ondoko auzokideak, berriro atera du txakurra goizeko zazpietan (bai, guztiok entzun dugu).

Beharrean urrian hasiko naiz, nahiz eta aspalditik nabilen proiektu batzuk garatzen. Batzarrak laister hasiko dira, bertso-eskola, klaseak eman, ikastaroak,…

Ongi etorri rutinara!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude