VREDAMAN MINTZAGAI

Unai berbetan

Unai berbetan

Apunteak hartzen

Apunteak hartzen

Literaturazaleak

Literaturazaleak

Atzo gure artean Unai Elorriaga izan genuen Vredaman liburua aurkezten.

Solasaldi polita izan zen. Liburuaren trikimailu guztiak azaldu zizkigun Unaik. Zein izan den liburuaren garapena, nondik hartzen zituen ideiak, nola moldatu, pertsonaiak eratu, … Interesgarria.

Aixerrotako irakasleekin

Aixerrotako irakasleekin

Literaturazaleak

Literaturazaleak

Orain bi urte Irakurzalearen Txokoa “desagertu” zela. Desagertu baino, ez zela jarraitu egiten. Berriro jarri da martxan, Getxo eta Uribe Kostako literaturazaleok umezurtz geunden. Orain, aldiz, pozik!

Berriro martxan jartzerakoan, aho batez erabaki genuen lehen gonbidatua Unai Elorriaga izan behar zela:herriko idazlea, Irakurzalearen Txokora askotan hizlari etorritakoa. Pozarren eman zigun baiezkoa.

Hirurogei pertsona batu ginen. Beno, hogei bat edo Kazetaritza ikasleak ziren. Lanen bat egin behar zuten eta hantxe bildu ziren guztiak. Gazte “puntu” bat eman zioten solasaldiari. Ia nola ateratzen zaizuen lana, hainbeste apunte hartu eta gero!

Vredaman nobelak badauka, getxoztarrentzat xarma berezi bat: jorratzen diren lau istorioak Algortan bertan gertatzen dira. Pertsonaiaren bat ere ezaguna egiten zaigu, lekuak (nahiz eta izenak aldatuta egon), egoerak, … Atsegina egiten zaizu irakurtzea gertukoa duzun zeozer.

Balorazioa? ITZELEZKOA! Hitzaldia ederra, jendearen partehartzea galderak egiten paregabekoa, giroa polita, … Adjektibo barik geratzen naiz atzo senti nuen zirrara adierazteko lerro hauetan.

Apirilaren 27an Laurra Mintegi etorriko da Ecce Homo liburuaz berbetan.

Beraz, apirilaren 27an Itxasganen elkar ikusiko dugu.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

1 Response to VREDAMAN MINTZAGAI

  1. egilea: rozio

    Aupa, Nahikari! ederra kronika! azkeneko argazkian topatu zaitut 😉
    artikulu honetan: http://www.blogari.net/txelis/2006/03/30/aixerrota_bhi
    Aixerrotako literatura irakasleen lana goraipatzen dute. Etorritako irakasleok lan horien atzean egongo dira, ezta?
    Gero arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude