Zorionak neskak!

Hirugarren Superliga lortu dute Athletic-eko neskak. Hori bai hori! Bizkerre, Sondika, Leioa, …. Neska hauek talde askotatik pasatu dira. Futbolari izatea zuten amets eta ametsa egin bihurtu da.

Garai batean, nik futbolera jolasten nuenean, ametsa zen Bizkerre edo Sondikara heltzea. Ez genuen buruan Athletic-a, hori beti izan da mutilen gauza. Javi Uriak (Athletic-eko lehendakari izandakoa) apostu fuertea egin zuen neska hauen alde eta emaitzak hor daude. Hiru Superliga, Kopa hortxe hortxe…

Batzuk ez ginen heldu futbolari izatera. Gauza asko deitu gaituzte neska izateagatik eta baloiari ostikoak emategatik. Mutilekin jolasten genuen, inolako lotsa barik. Orain futbol eskolak daude neskentzako, hainbat futbol talde, … aukera asko. Zuek, ahal duzuenak, aprobetxatu!

ZORIONAK NESKAK!
ATHLETIC, ATHLETIC!!!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

7 erantzun Zorionak neskak!-ri

  1. egilea: manex

    Hirugarrengoz txapeldun!Hori dok eta! Mutilek barik neskak atara beharko leukie gabarrea. Merezi dabe, ta merezi dauenak sarie jaso behar dau. >Athletik mutilek beltztu daben einean,neskak zuri-gorritu dabe berriz.
    Zorion beroenak Igorretik. >Nahikari, bitakorea ederto dekozu. Ekin idazteari, ta aber zure liburutxuren bat nozko?Gustura irakurriko neuke eta.
    muxux

  2. egilea: Nahikari

    Iepa! >
    Nik liburu bet idatzi? Uufff, jesarrite itxon al dozu! Ziur lelau entzuten dozule nire bertso bet, liburuana gatza da. Ganera ez dauanak balio ez dau balio! >
    Muxux sinpatiko!

  3. egilea: Janire Rodriguez

    Iep Nahikari! Akordetan zara idatzi neban artikuluegaz? “Futbolaria izan nahi dut”. Horregaz akorde nintzen domekan neskiek liga irebezi ebenien. Jokalari onak die eta ziur nau kriston neskiek be badiela. >
    NESKAK BE FUTBOLARI! AUPA ATHLETIC! ZORIXONAK neskei, baita zeuri be Nahikari artikuluegaitzik. Ie noz dekoten denporie honi buruz idazteko, barrie emoteko modukue da ta. Mosu bet

  4. egilea: Nahikari

    Neskak potente dabiz! >
    Oin Kopa da erronka, ia lortzen daben. Gogoratzen dot artikulue bai. Atara zirezenean irudiek gauza asko pasa jatazan burutik: liga irabazi nebanean nire taldeaz (oin urte askooo), igarotako une politek, entrenatzaile izeteari itzi notzonean in ostien omenaldie ikastolan… Amaaa zahartrosise da hau! >
    Muxux maja!

  5. egilea: arratia

    aupa nahikari!!aupa athletic!!hirugarrenez e!!nik be neskekas jolastan dot ekipo baten, baina athletikera heltzeko.. buffff! egon ginen bilbon neskei ikusten eta oso pozik e!!oso polito egon zan dena!zorion piloa zuentzako arratiatik eta ea laugarren urtez txapeldun bagara!muxuss

  6. egilea: Nahikari

    Iepa neska! >
    Nork daki agien heldu al zara Athletic-era, esperantza euki bida! Zuk jarraitu gogor ta lortukozu! >
    GORA NESKA FUTBOLARIAK!

  7. egilea: Anonymous

    ZE NAHIKARI ZARA?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude