Negua dator eta…

Negu usaia dator poliki-poliki, tenperatura jeitsierak, euria eta arratsalde ilunak eta honi aurre egiteko, zer hobeto Gaztelekuko ekintzez gozatzea baino?

Aurreko asteak ekintza bereziz beteta etorri ziren eta asteburu lasai bat gustura hartzen da noizean behin. Aurreko astean, lasaitasun horren bila, Gaztelekuan bertan geratu ginen ekintza ezberdinez gozatzen.

img_20161104_200552

Sukaldaritzan, patata oinarria duen pizza egin genuen. Lehenik eta behin, errezeta aurkitu eta erosketak egin genituen. Ostean, pausoz-pauso errezetaren nondik norakoak jarraitu eta pizza goxoa sukaldatu genuen, ondoren denon artean jateko. Ederra zegoen!

Honez gain, mahai jolas ezberdinak mahai gainera atera genituen gazteek jolas ezberdinak ezatu zezaten eta honela, pin-pona eta futbolinari atsedena eman genien.

Larunbata borobiltzeko, Wii-ari eman genion indarra eta denok batera jolas ezberdinetara jolasten aritu ginen.

Giro ederrean pasatu genuen asteburua

Gaba Beltza

Asteburu berezi honi, ekintza berezi bat lotu behar genion eta horrela egin dugu. Batzuek, asteburu hau ordu aldaketa edo jai egunekin lotu arren, guk Arimen Gaua edo Gaba Beltzarekin lotu izan dugu normalean eta ondorioz aurtengo urtea ezin  zen salbuespena izan.

img-20161030-wa0015

Honenbestez, gazte talde batekin batera, Gaba Beltzaren jatorria gogoratzen hasi ginen eta honen inguruko informazioa bildu ostean, iraganean erabiltzan ziren material eta arropekin ekintza berezi bat prestatzen hasi ginen. img-20161030-wa0013

Lehenik eta behin, kalabazak uztu genituen, barruan kandela batzuk sartu ahal izateko. Ostean, gaba beltzaren inguruko informazioa kartulina batzuetan idatzi genuen eta azkenik, aintzinako mozorroak sortzeko izara eta trapuak lortzen hasi ginen.img-20161030-wa0011

Material dena prest genuela, larunbat iluntzean kalera irten ginen kalabazekin eta Arimen Gaueko informazioarekin Atxabaltarrek honen jatorria ezagutu zezaten. Kalera mozorratuta irten ginen noski. Gau ederra izan zen.

img-20161028-wa0002

Asteburua borobiltzeko, igande arratsaldean beldurrezko pelikula bat ikusi genuen. Tarteka beldur apur bat pasatu arren, asteburu bikaina pasatu genuen elkarrekin.

PAINTBALL IRTEERA PAREGABEA

Kaixo lagunok,

 

Zer moduz Paintball osteko biharamuna?

Asteburua ate joka dugu eta dagoeneko irrikan gara. Asteburua ekintzaz beteta dator eta hurrengoko lerroetan horren berri emango dizuegu.

Igandean, Galarretan izan ginen Eskoriatzako lagunekin batera. Eguraldia lagun izan genuen eta izugarrizko eguna pasa genuen Araba aldean. Denbora askoan gogoratzeko alegia. Eguardiko ordubatetan ekin genion bidaiari, Ozaeta herrian bazkaldu ondoren Galarretara iritsi ginen. Urduritasuna zen nagusi baina bertako hezitzailearen hitz eta azalpena entzun ostean, jolasari hasiera eman genion. Paintball-az gozatzeko aukera paregabea. Tamalez, konturatu orduko Atxabaltara bueltan ginen. Egun benetan zoragarria, errepikatzeko modukoa.

Asteburu honetan, arimen gaua ospatuko dugu eta sorpresaz beteta dator. Gaztelekuan ekintza desberdinak egingo ditugu, horien artean, afari- merienda, beldurrezko zine foruma, tailerrak … Hau horrela, Gaztelekua larunbatean atsaldeko 17tan zabalduko dugu.

img_20161023_155633unnamed

ASTE LASAIAREN ONDOREN AURRERA BEGIRA!!

Urria aurrera doa! Pasa den astean zubia eta Arrasateko Maritxu Kajoi eguna izan zirela eta ez zen mugimendu asko egon gaztelekuan. Hala ere sukaldaritza, mahai jolasak eta beste hainbat ekintza ere egin genituen.

Datozen asteetarako  gazteen parte hartzea bultzatzeko  panel  bat jarri dugu martxan. Bertan hiru bloke egongo dira, batetik herritik edota beste eragileetatik datozen informazioa kokatzeko espazioa daukagu, bestetik guk geuk gaztelekutik egingo ditugun ekintzen izen emateak eta informazio osagarria kokatuko dugu eta garrantzitsuena eta hirugarrena gazteek beraien proposamenak kokatzeko espazioa izango da. Jada Martxan daukagu datorren astebururako Paint Ball irteera, hau beraien interesetik sortutako irteera da.

img_20161013_170600355

Horretaz gain, Urrian zehar beste hainbat ekintza ere egin nahi ditugu, beti ere gazteen interes eta nahiei erantzunda. Besteak beste, aste honetan mendi irteera egiteko asmotan gaude eta azkeneko asteburuan Gaba Baltza eta hildakoen egunaren bueltan osatuko dugu egitaraua.

img_20161013_170512317

Animauu eta Parte hartu zeuk be!! Panela danon artien betekouu!!

San Migelak Atxabaltan

Kaixo gaztiak,

Zer moduz opor ostea? Gu iada martxan gara berriz ere, hau horrela San Migel jaietan murgilduta igaro dugu lehen asteburua. Herrian jaiak izan direla aprobetxatuz, Gaztelekuko gazteok ere gure alea jarri dugu herrian. Ostiralean, herriko plazan elkartu ginen eta talo tailerra burutu genuen. Gazte ugari hurbildu zen bertara eta eguraldia ona aprobetxatuz talo ugari egin genituen Eskoriatzako Gaztelekuko gazteekin batera. Plaza txiki geratu zitzaigun, musika eta talo artean igaro genuen atsaldea eta herritar ugari hurbildu zen gure txokoa bisitatzera.img_2670-2

Gazteek taloak egiteko aukera aproposa izan zuten eta ongi aprobetxatu genuen aukera talo, txorixo eta txokolate artean.

Larunbatean aldiz, herriko jaiak zirela eta Gaztelekua itxita egon zen. Igandean zabaldu genituen berriz ere ateak. Gazte ugari biharamuneko ajeaz hurbildu zen Gaztelekura eta hau baliatuz ikasturteko lehen zine foruma martxan jarri genuen. Gaztelekua lepo bete zen eta gazteen gustoko pelikula bat ikusi genuen.

Asteburu honetan Galarretako Paintball parkera joatekoan ginen baina gazteen ekintza desberdinak direla eta bertan behera utzi dugu Paintball irteera. Hala ere, hurrengoko egunetan data berriaren berri emango dizuegu eta denok batera Galarreta aldera abiatuko gara Paintballaz gozatzera.

Bestalde, urriako egitaraua ere martxan da dagoeneko. Sorpresaz beteta dator udazkena beraz adi egon eta Gaztelekuko ekintzetan parte hartu!!!img_2668

Hasiera borobila Atxagazten!

Oporraldi eder bat igaro eta gero, gogotsu ekin genion ikasturte berriari. Oporrak guztiz ahaztu gabe eta indarberriturik, ikasturte berri honetan ateak zabaltzeko unea iritsi zitzaigun pasa den ostegunean.img-20160922-wa0013

Harrera bikaina izan zen adin ezberdinetako gazte pila bat gerturatu baitziren irekiera honetako ekintzekin gozatzera. Ostegunetik igandera bitartean, egunero izan genuen ekintza bereziren bat gazteekin gozatzeko eta bertan dauden baliabide eta jolasekin gozatzeko.img-20160922-wa0006

Osteguneko harrera ikaragarria izan zeneta hainbat ekintza eraman ziren aurrera. Erabiltzaile berriak zeudenez gero, elkar ezagutzeko aukera polita izan genuen. Honetarako, sukaldean buru belarri ibili ginen naponitana eta tarta eder bat egiten. Honez gain, mahai jolasek, pin-ponak eta futbolinak zer esan handia izan zuten.img-20160922-wa0012

Ostiralean, mahai joko berri batzuekin batera, taller batekarri genuen gurera eta jaboiak egiten aritu ginen buru belarri. Honen aurretik, gaztelekuko funtzionamenduaren inguruko hizketaldi bat izan genuen gaztelekuan geunden denon artean. Ostean, merendola goxo-goxo bat prestatu genuen eta merienda ederra izan genuen. Bertan aurreko egunean gazteekin egindako tarta ere jan genuen.img-20160922-wa0015

Larunbatean berriz, karaoke eta Wii-aren ordua izan genuen. Hasierako lotsak kendu eta gustura ibili ginen abesten eta dantzan. Polita izan zen adin ezberdinetako jendea batera jolasten ikustea.  img-20160922-wa0016

Asteburu borobil honi amaiera emateko, igandean ohikoa den bezala, zine foruma izan genuen eta asteburua modu oso onean amaitu genuen. Gainera ez dugu ahaztu behar, gainean daukagun asteburu honetan San Migelak direla eta ostiralean taloak egitera irtengo garela plazara. Animatu eta gerturatu bertara!!

6.MAILAKO GAZTEEN BISITA GAZTELEKUAN

Kaixo gaztiak!

Zer moduz? EkainaN sartu berri gara eta gure Gaztelekuan nabaria da hori. Ostiralean 6.mailako gazteen bisita izan genuen. Gazte ugari hurbidu ziren bertara eta gaztelekua ezagutzeko aukera paregabea izan zuten. Gazteen presentzia aprobetxatuz, futbolinean eta ping –pongean aritu ginen. Futbolinean eta Ping Pongean ibili ostean sukaldaritzari paso egin genion. Gazte ugari elkartu ginen sukaldean. Ideia ugari izan zituzten gazteek eta azkenean txokolate eta esnegainez osatutako freskagarria eta txokolatezko eta york eta gaztaz ostatutako napolitanak egin genituen.

IMG_20160205_194950

Larunbatean, gure hasierako plana aldatu eta Gaztelekuko nagusiekin karaoke saiakera egin genuen eta musika desberdin artean igaro genuen atsaldea. Gazteen abesti gogokoenak entzuteko eta ezagutzeko aukera izan genuen eta ederto pasa genuen, punk, rock eta rap artean.

IMG_0984_content

Igandean berriz, eguraldiak lagundu eta Gure Eskuk antolatutako ekintzetan parte hartu genuen. Street boulderraz gozatu ostean, atsaldeari bukaera borobila emateko bolo jaurtiketetan parte hartu genuen. Bolo kontuetan, hezitzaile batek edo bestek hobetzeko asko duela konturatu gara, beraz, udako eguraldi ona aprobetxatuz datorren urteko bolo lehiaketa irazbateko entrenatzen hasiko gara laister!! Adi atxabalta… Hemen zuen erronka!!

Bukatzeko, gogoratu uda ate joka dugula eta udaero eta gaztekonkisaren izen emateak aurrera doazela, ez geratu kanpoan eta eman izena Gaztelekuan…

 

Ondo izan!! Asteburu on!!

UDA USAINA!!

Uda gerturatzen doa eta aldi berean Gaztelekuko gazteak eta ekintzak ere kanpora goaz. Aurreko asteburuan eguraldi ona medio arratsalde lasaiak izan genituen Gaztelekuan. Gazte gehienak kanpo ekintzak egin zituzten beraien kabuz eta gerturatu zirenekin ere aire librean aritu ginen. Hala ere sormena lantzeko tartea ere izan genuen eta sukaldean murgildu ginen. Haragi xehetu era txorizozko enpanadilla goxoak egin genituen. Horretarako 8 gazterekin errezeta begiratu, erosketak egin, prestatu eta merienda goxoa jan genuen. Arratsalde bikaina izan zen!

IMG_20160528_192442Igandean, parte hartzeko dinamikarekin jarraituz, Beldurrezko generoaren barruan bi pelikula aukeratu genituen eta gazteek beste bat proposatu zuten lehenengo aldiz. Bozkaketa egin eta azkenean Espediente Warren ikusi genuen, gazteek aukeratutakoa alegia. Gure helburuak betetzen ari dira!!

IMG_20160526_194107_976