6.MAILAKO GAZTEEN BISITA GAZTELEKUAN

Kaixo gaztiak!

Zer moduz? EkainaN sartu berri gara eta gure Gaztelekuan nabaria da hori. Ostiralean 6.mailako gazteen bisita izan genuen. Gazte ugari hurbidu ziren bertara eta gaztelekua ezagutzeko aukera paregabea izan zuten. Gazteen presentzia aprobetxatuz, futbolinean eta ping –pongean aritu ginen. Futbolinean eta Ping Pongean ibili ostean sukaldaritzari paso egin genion. Gazte ugari elkartu ginen sukaldean. Ideia ugari izan zituzten gazteek eta azkenean txokolate eta esnegainez osatutako freskagarria eta txokolatezko eta york eta gaztaz ostatutako napolitanak egin genituen.

IMG_20160205_194950

Larunbatean, gure hasierako plana aldatu eta Gaztelekuko nagusiekin karaoke saiakera egin genuen eta musika desberdin artean igaro genuen atsaldea. Gazteen abesti gogokoenak entzuteko eta ezagutzeko aukera izan genuen eta ederto pasa genuen, punk, rock eta rap artean.

IMG_0984_content

Igandean berriz, eguraldiak lagundu eta Gure Eskuk antolatutako ekintzetan parte hartu genuen. Street boulderraz gozatu ostean, atsaldeari bukaera borobila emateko bolo jaurtiketetan parte hartu genuen. Bolo kontuetan, hezitzaile batek edo bestek hobetzeko asko duela konturatu gara, beraz, udako eguraldi ona aprobetxatuz datorren urteko bolo lehiaketa irazbateko entrenatzen hasiko gara laister!! Adi atxabalta… Hemen zuen erronka!!

Bukatzeko, gogoratu uda ate joka dugula eta udaero eta gaztekonkisaren izen emateak aurrera doazela, ez geratu kanpoan eta eman izena Gaztelekuan…

 

Ondo izan!! Asteburu on!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude