ASTE LASAIAREN ONDOREN AURRERA BEGIRA!!

Urria aurrera doa! Pasa den astean zubia eta Arrasateko Maritxu Kajoi eguna izan zirela eta ez zen mugimendu asko egon gaztelekuan. Hala ere sukaldaritza, mahai jolasak eta beste hainbat ekintza ere egin genituen.

Datozen asteetarako  gazteen parte hartzea bultzatzeko  panel  bat jarri dugu martxan. Bertan hiru bloke egongo dira, batetik herritik edota beste eragileetatik datozen informazioa kokatzeko espazioa daukagu, bestetik guk geuk gaztelekutik egingo ditugun ekintzen izen emateak eta informazio osagarria kokatuko dugu eta garrantzitsuena eta hirugarrena gazteek beraien proposamenak kokatzeko espazioa izango da. Jada Martxan daukagu datorren astebururako Paint Ball irteera, hau beraien interesetik sortutako irteera da.

img_20161013_170600355

Horretaz gain, Urrian zehar beste hainbat ekintza ere egin nahi ditugu, beti ere gazteen interes eta nahiei erantzunda. Besteak beste, aste honetan mendi irteera egiteko asmotan gaude eta azkeneko asteburuan Gaba Baltza eta hildakoen egunaren bueltan osatuko dugu egitaraua.

img_20161013_170512317

Animauu eta Parte hartu zeuk be!! Panela danon artien betekouu!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude