Gaba Beltza

Asteburu berezi honi, ekintza berezi bat lotu behar genion eta horrela egin dugu. Batzuek, asteburu hau ordu aldaketa edo jai egunekin lotu arren, guk Arimen Gaua edo Gaba Beltzarekin lotu izan dugu normalean eta ondorioz aurtengo urtea ezin  zen salbuespena izan.

img-20161030-wa0015

Honenbestez, gazte talde batekin batera, Gaba Beltzaren jatorria gogoratzen hasi ginen eta honen inguruko informazioa bildu ostean, iraganean erabiltzan ziren material eta arropekin ekintza berezi bat prestatzen hasi ginen. img-20161030-wa0013

Lehenik eta behin, kalabazak uztu genituen, barruan kandela batzuk sartu ahal izateko. Ostean, gaba beltzaren inguruko informazioa kartulina batzuetan idatzi genuen eta azkenik, aintzinako mozorroak sortzeko izara eta trapuak lortzen hasi ginen.img-20161030-wa0011

Material dena prest genuela, larunbat iluntzean kalera irten ginen kalabazekin eta Arimen Gaueko informazioarekin Atxabaltarrek honen jatorria ezagutu zezaten. Kalera mozorratuta irten ginen noski. Gau ederra izan zen.

img-20161028-wa0002

Asteburua borobiltzeko, igande arratsaldean beldurrezko pelikula bat ikusi genuen. Tarteka beldur apur bat pasatu arren, asteburu bikaina pasatu genuen elkarrekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude