Quantcast

tradizioa

Emakumeak Oñatiko korpusetan

Joan den ekainaren 2an, beste urte batez, korpusak ospatu ziren Oñatin, duela bost mende hasitako tradizioari jarraituz. Tradizioak tradizio, berrikuntzarik ere izan da aurten, ordea, eta ez bat, bi baizik. Eta berrikuntza emakumeen eskutik etorri da. Izan ere, emakumeek sekula izan ez duten rola jokatu dute horren tradizio luzea duen ekitaldi erlijioso horretan. Lehenengo berrikuntza […]

Lore gazteak, 50 urte

Duela 50 sortu zen Lore Gazteak dantzari taldea. Hori dela eta, joan den larunbatean hainbat ekitaldi izan ziren Arrasaten, urteurrena ospatze aldera. Eguerdian hasi eta ordubiak bitartean dantza ikuskizun polita izen zen Herriko Plazan. Bertan 250 dantzarik eta musikarik parte hartu zuten, 15 taldetan banatuta. Hona hemen Lore Gazteak dantzari taldeak eskaini zuen ikuskizuneko argazki […]

Santamasak 2013

Iaz moduan aurten ere santamasak jendetsuak izan dira Arrasaten, eguraldiak lagunduta. Hemen dituzu aurten santamasak, argazkitan islatuta.

Arrasateko santamasak, 2012

Aspaldi honetako santamas egunik jendetsuena izan da aurtengoa, eguraldiak eta larunbatean egokitu izanak lagunduta. Hemen duzu aurten santamas egunean egindako argazki sorta.  

Leintz Arroko Txistulari Eguna, 2012

Arrasateko Udalaxpe txistulari elkarteak antolatutako Leintz bailarako III. Txistulari Eguna izan zen joan den urriaren 27an. Eguraldi eskasari aurre egin, eta 60 bat txistulari elkartu ziren goizean goizetik kalejira, hamaiketakoa eta kontzertua egiteko.  Ordubeteko saioa egin zuten Arrasateko Herriko plazan. Eskoriatza, Aretxabaleta, Leintz-Gatzaga, Antzuola, Oñati eta Soraluzeko txistulariak batu ziren Arrasatekoekin batera  Txistulari Eguna ospatzeko. […]

Hostoak ikuskizunaren arrakasta Arrasaten

Oreka TX, Kukai Dantza Konpainia eta Amaren Alabak taldeek elkarlanean sortutako ikuskizuna izan zen larunbatean Arrasaten, bai eta arrakasta lortu ere. Izan ere, oso harrera beroa egin zioten hasieratik ere Amaia Antzokiko ikusleek. Iraganean oinarrituz etorkizunari begira dagoen ikusgarria da Hostoak, euskal kultura tradizionalean sustraitutako ikuskizun moderno, original, bizi eta koloretsua. Musikak, dantzak, ahotsak eta […]

Oñatiko korpusak, 2011

Urtero moduan, aurten ere korpusak ospatu ditu Oñatik, ekainaren 26an ospatu ere. Uterik urtera tradizioari jarraiki antolatzen dira  prozesioa eta haren inguruko ospakizunak. Aldaketarik gabe joaten da, beraz, Korpus eguna urte batetik bestera. Aurten, ordea, aldaketa txiki bat izan da: santuak mozorro eta ilea berriarekin ibili dira kalez kale, inor ohartu gabe. Gainontzean, betiko antzera: […]