Quantcast

oñati

Aurtengo korpusak Oñatin

Urtero moduan, aurten ere korpusak ospatu ditu Oñatik. Korpusek jende asko erakartzen dute. Izan ere, ikusgarriak dira Sakramentu Santuaren Kofradiak eta Oñatiko Orkatz dantza taldeak antolatzen dituzten ospakizunak. Uterik urtera berrikuntza handirik ez dagoen arren, Korpus ondoko igandean kamara hartu eta argazki batzuk atera beharra sentitzen dut urtero. Hemen dituzu aurten Oñatiko korpusetan ateratako argazki […]

Euskal selekzioen aldeko lasterketa

Asteburu honetan ESAITek Euskal Selekzioaren Eguna antolatu du Oñatin. Ekitaldi asko izan zen goizean goiz hasita, euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko helburuarekin. Tartean, besteak beste, 10.000 metrokoen Euskal Herriko lasterketa irekia jokatu zen. Gontzal Sanz eta Josu Amutio gizonezko mailan eta Samira Ahbouche eta Rosi Talavera emakumezkoen mailan izan ziren garaileak Hemen duzu euskal selekzioen aldeko […]

Arantzazuko santutegia

Arantzazu auzoa (Oñati) eta inguruko parajeak ikusgarriak dira, zein baino zein ederragoa. Bertan santutegi bat eraiki zen XVI. mendean. Oraingo basilika, ordea, XX. mendekoa da. Santutegia ederra da. Baina niri neuri Jorge Oteizaren lanak gustatzen zaizkit gehien. Baita Nestor Basterretxearen kripta ere. Hemen duzu asteburu honetan Arantzazun ateratako argazki sorta txiki bat.

Elurra Oñati aldean

Urte hasierarekin batera, denboraleak gogor astindu gure bailara. Elurra gogotik egin du eta izotza ere bota du. Badira urte batzuk horrelako elurterik egiten ez zuela. Argazkiak ateratzeko aukera ona izan da eta aprobetxatu egin behar! Hemen duzu egunotan Oñati aldean ateratako argazki sorta txiki bat.

Urbia

Hemen duzu Urbia aldeko argazki bilduma.

Etsaiak Oñatin

Hemen duzu Etsaiak musika taldearen argazki sorta.

Oñati la nuit

Oñatin Sanmielak direla eta, gau giroko argazki sorta txiki bat prestatu dut. Hemen duzu, beraz, Oñati la nuit.

Oñatiko korpusak

Hemen duzu Oñatiko Korpus eguneko argazki sorta.

Aspaldi honetakoak

Hemen duzu argazki bilduma

Elurra

Hemen duzu argazki bilduma