Quantcast

jaia

Maritxu Kajoi 2018

Aurten, beste behin, txikiteroen eguna ospatu dute Arrasaten, eguraldi ona eta giro are ederragoarekin. Hona hemen, Maritxu Kajoi 2018ko argazki sorta.

Leintz Arroko Txistulari Eguna, 2012

Arrasateko Udalaxpe txistulari elkarteak antolatutako Leintz bailarako III. Txistulari Eguna izan zen joan den urriaren 27an. Eguraldi eskasari aurre egin, eta 60 bat txistulari elkartu ziren goizean goizetik kalejira, hamaiketakoa eta kontzertua egiteko.  Ordubeteko saioa egin zuten Arrasateko Herriko plazan. Eskoriatza, Aretxabaleta, Leintz-Gatzaga, Antzuola, Oñati eta Soraluzeko txistulariak batu ziren Arrasatekoekin batera  Txistulari Eguna ospatzeko. […]

Maritxu Kajoi 2012

Aurten ere sekulako eguraldia zegoela eta, ezin etxean geratu Maritxu Kajoi egunean. Aurreko urteetan baino jende gehiago edo gutxiago ibili den alde batera utzita, Arrasateko kaleak jendez gainezka egon ziren eguerditik aurrera. Dotore asko jantzita, gainera. Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma, bai eta aurreko urteetakoak ere: 2009, 2010 eta 2011.

Euskal selekzioen aldeko lasterketa

Asteburu honetan ESAITek Euskal Selekzioaren Eguna antolatu du Oñatin. Ekitaldi asko izan zen goizean goiz hasita, euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko helburuarekin. Tartean, besteak beste, 10.000 metrokoen Euskal Herriko lasterketa irekia jokatu zen. Gontzal Sanz eta Josu Amutio gizonezko mailan eta Samira Ahbouche eta Rosi Talavera emakumezkoen mailan izan ziren garaileak Hemen duzu euskal selekzioen aldeko […]

Maritxu, oraina eta etorkizuna

Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazki bilduma.