Quantcast

euskadi

Maritxu Kajoi 2012

Aurten ere sekulako eguraldia zegoela eta, ezin etxean geratu Maritxu Kajoi egunean. Aurreko urteetan baino jende gehiago edo gutxiago ibili den alde batera utzita, Arrasateko kaleak jendez gainezka egon ziren eguerditik aurrera. Dotore asko jantzita, gainera. Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma, bai eta aurreko urteetakoak ere: 2009, 2010 eta 2011.

Governors

Joan den larunbatean Governors taldeak Arrasaten jo zuen, Mery May abeslariarekin batera, Kajoi tabernaren 25. urteurrena dela eta. Hemen dituzu Governosek emandako kontzertuko argazkiak. Eta hemen, berriz, Mery May abeslariarenak.

Gatzagarrak hesiak berritzen auzolanean

Aurreko batean esan bezala bizirik dirau auzolanak Leintz-Gatzagan. Izan ere, herriko hainbat itxitura eta hesi berritzeari ekin diote, auzolanean ekin ere. Hori dela eta, duela aste batzuk esolak prestatu zituzten eta orain hesiak berritzen hasiak dira. Orain dela 25 urte auzolanean egindako hesia berritzen ageri dira gatzagarrak,  Okondoko baserri ondoan ateratako argazkiotan.  

Garagardo dastaketa Kajoin

Joan den ostiralean, maiatzak 11, garagardo dastaketa izan zen Arrasateko Kajoi tabernan. Afflingem garagardoa dastatzeko aukera izan genuen. XI. mendean hasi zen egiten Afflingem garagardoa Flandesko abadia batean. Beraz, tradizio handia daukan garagardoa da. Gaur egun, abadian bertan egiten ez bada ere, abadiako garagardo izendapena dauka, hau da, tradizioari loturiko goi mailako izendapena. Izan ere, […]

Gatzagarrak auzolanean

Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4 /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:””; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Bizirik dirau auzoalanak Leintz-Gatzagan. Lehengo ohiturari eutsiz, gatzagarrak auzolanean egiten dituzte hainbat lan. Hona hemen Okondoko baserrian olesiak auzolanean egiten ateratako argazkiak.

Negu giroa

Hemen dituzu negu giroko argazki batzuk.

Hostoak ikuskizunaren arrakasta Arrasaten

Oreka TX, Kukai Dantza Konpainia eta Amaren Alabak taldeek elkarlanean sortutako ikuskizuna izan zen larunbatean Arrasaten, bai eta arrakasta lortu ere. Izan ere, oso harrera beroa egin zioten hasieratik ere Amaia Antzokiko ikusleek. Iraganean oinarrituz etorkizunari begira dagoen ikusgarria da Hostoak, euskal kultura tradizionalean sustraitutako ikuskizun moderno, original, bizi eta koloretsua. Musikak, dantzak, ahotsak eta […]

Arrasateko sanferminak

Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4 /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:””; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} San Fermin eguna ospatu zuten atzo Arrasateko umeek, udalekuetako umeek bai, behintzat. Izan ere, urtero moduan gaur, uztailak 7, entzierroa antolatu zuen Txatxilipurdi […]

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4 /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:””; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Monterron parkea txiki geratu da aurten, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia ikustera joan ziren umeak hartzeko. Izan ere, Monterroneko harmailak eta belardiak umez […]

Oñatiko korpusak, 2011

Urtero moduan, aurten ere korpusak ospatu ditu Oñatik, ekainaren 26an ospatu ere. Uterik urtera tradizioari jarraiki antolatzen dira  prozesioa eta haren inguruko ospakizunak. Aldaketarik gabe joaten da, beraz, Korpus eguna urte batetik bestera. Aurten, ordea, aldaketa txiki bat izan da: santuak mozorro eta ilea berriarekin ibili dira kalez kale, inor ohartu gabe. Gainontzean, betiko antzera: […]