Quantcast

erakusketa

Iñigo Arregiren erakusketa Kanbon

Donostia 2016 ekimenak eta Kanboko udalak antolaturik, Iñigo Arregi arrasatearrarren eskulturen erakusketa dago Kanboko Arnaga museoan. Urriaren 16a arte dago zabalik, eta tamaina handiko obrak daude ikusgai museoko lorategian, aire zabalean. Benetan merezi duk paraje paregabe horretan halako eskultura ederrak ikustea. Hona hemen erakusketako obren argazki sorta.

Julio Galartaren erakusketa

Joan den ostiralean, ekainak 17, pintura erakusketa bat inauguratu zen Arrasateko Kulturaten, Julio Galarta (1917-2011) pintorearen omenez. Arrasateko Margo Taldeak antolatu du erakusketa, Iñigo Arregi, Josemari Velez de Mendizabal eta Eneritz Tiradosen laguntzarekin. Hurbil Kultura Gaiak enpresak eta Arrasateko Udaleko Kultura sailak ere parte hartu dute erakusketan. Erakusketak 70 bat lan jasotzen ditu. Lan horietako […]

Baserriko lanabesen erakusketa Arrasaten

Arrasateko baserrietako lanabesak bildu, identifikatu, sailkatu eta erakusketa antolatu zuen iazko Gabonetan Santamas Komisiñuak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin. Erakusketa bukatu bada ere, hemen duzu erakusketa horretan ateratako argazki bilduma. 

Iñigo Arregi

Iñigo Arregi Elorza (Arrasate, 1954), margolari, eskultore eta grabatu egilea. Aurten 25 urte betetzen dira lehen erakusketa egin zuela. Urteotan ibilbide oparoa izan du eta erakusketa asko egin ditu Euskal Herrian (Arrasate, Aretxabaleta, Bergara, Eibar, Durango, Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Iruñea). Kanpoan ere bai: Valentzia (1990), Sevilla (1990), Madril (1991) eta Paris (1980 eta 1994). […]