Quantcast

debagoiena

Maritxu Kajoi 2014

Urriaren lehenengo ostiralarekin batera Maritxu Kajoi iristen da urtero, eta Maritxurekin batera argazki-ehiztari uholde handia ibiltzen da Arrasaten kalez kale. Urtetik urtera, gainera, uholde hori handiagoa da. Ehiztori horietakoa naiz ni neu ere. Hona hemen, bada, aspaldiko urteotan moduan nire argazki zaparrada, Maritxu Kajoi eguneko txikitero dotoreei ateratako argazkiena.

Arrasate dorreko ikuspegiak

Aurrekoan esan bezala, Arrasaten bost etxe orratz daude, zein baino zein altuagoa. Goiko aldean terraza bana dute eta handik ikuspegi ederrak ikusten dira. Lehengoan BBVA dorretik ateratako argazkiak aurkeztu nituen. Oraingoan, Arrasate dorreko ikuspegiak. Hurrengo bilduma: Santa Ageda eskea. Aurreko argazki bildumak: Arrasateko ikuspegiak Musakola Bedoña San Andres Graffitiak Maritxu Kajoi (2009-2012) Maritxu Kajoi 2013 […]

BBVAko dorreko ikuspegiak

Duela urte eta erdi inguru Arrasateko argazki bilduma bat egitea erabaki nuen eta dagoeneko sorta handi samarra osatu dut. Arrasateko auzo eta kale gehienetako argazkiak dauzkat eta oraindik argazkiak egiten jarraitzen dut, egunero bilatzen baitut txoko interesgarriren bat. Izan ere, ematen duen baino fotogenikoagoa da Arrasate, askoz fotogenikoagoa eta politagoa dirudiena baino. Aspaldi honetan hamaika aldiz […]

San Andres

San Andres Arrasateko kale-auzoetako bat da, Aretxabaletarekin muga egiten duena. Etxeorratz gehien dituen auzoa da. Izan ere, hiru etxeorratz erraldoi ditu, guztira: Udalaitz dorrea, Txindoki dorrea eta Arrasate dorrea. Hori dela eta, biztanle-dentsitaterik handiena duen auzoa da. Batzuek diotenez, Manhattan baino biztanle-dentsitate handiagoa du San Andresek. Ulgor kooperatibaren lehenengo egoitza Gasteizen egon bazen ere, 1959an […]

Bedoña

Bedoña baserri giroko auzoa da. Bertan ez dago ez lantegirik ez etxe blokerik.  Horregatik, alde batetik, eta bertako naturaren ederra dela eta, bestetik, Arrasateko auzorik politenetariko bat da. Orain dela gutxi arte Aretxabaleta zen, baina 1966. urtean Arrasaten integratzea erabaki zuen. Bedoñako eliza, Santa Eulalia eliza, antzinako gaztelu edo dorretxe baten gainean eraikita dago eta […]

Arrasateko santamasak, 2012

Aspaldi honetako santamas egunik jendetsuena izan da aurtengoa, eguraldiak eta larunbatean egokitu izanak lagunduta. Hemen duzu aurten santamas egunean egindako argazki sorta.  

Apotzaga

Apotzaga (391m, 62 biztanle). Eskoriatza osatzen duten zazpi elizateetako bat da. Herri gunetik 2 km-ra dago.San Migel elizak aztarna arkitektoniko erromaniko eta gotikoak ditu. Baserrien egitura arkitektonikoa ere oso interesgarria da. Baina hilerria da, seguru aski, eraikin interesgarriena, duela urte gutxi egin bazuten ere. Zirkularra da eta hilarriak ere borobilak dira, euskal estiloko tailekin. Monumentu […]

Zorionak, ama izango zara

Zorionak, ama izango zara Izenburu honekin liburua eta DVDa argitaratu ditu Debagoieneko Mankomunitateak, bailarako emaginek haurdun dauden emakumeei banatzeko. Liburuak bost gai jasotzen ditu: haurdunaldiko zainketa, erditze osteko zainketa, edoskitzea, masajea eta haurren zainketa. DVDak, berriz, gai praktikoen azalpenak eskaintzen ditu. Profesional askok hartu du parte Debagoieneko udaletako euskara zerbitzuen ekimen honetan: Debagoieneko emaginek, MUGI […]