Quantcast

San Andres

San Andres Arrasateko kale-auzoetako bat da, Aretxabaletarekin muga egiten duena. Etxeorratz gehien dituen auzoa da. Izan ere, hiru etxeorratz erraldoi ditu, guztira: Udalaitz dorrea, Txindoki dorrea eta Arrasate dorrea. Hori dela eta, biztanle-dentsitaterik handiena duen auzoa da. Batzuek diotenez, Manhattan baino biztanle-dentsitate handiagoa du San Andresek.

Ulgor kooperatibaren lehenengo egoitza Gasteizen egon bazen ere, 1959an Arrasaten kokatu zen –San Andres auzoan, hain zuzen ere- eta bertan errotu, indartu eta hazi zen. Ulgor kooperatibatik Fagor etxetresna-kooperatiba sortu zen lehenengo eta gerora gaur egun Mondragon kooperatiba taldea osatzen duten kooperatibak. Horietako batzuek San Andres auzoan dute bere egoitza nagusia. Hala nola: Fagor Etxetresnak, Fagor Elektronika, Fagor Arrasate, Euskadiko Kutxa, Lagun-Aro, Ikerlan eta beste hainbat. Bestelako enpresak era badira San Adresen kokatuta daudenak: Ford Mugarri, Meca (Autoberri Arrasate), Chapime

Hurrengo bilduma: Arrasateko graffitiak

Aurreko argazki bildumak:

Hemen duzu iaz eta aurten San Andres auzoan egindako argazkiekin osatutako bildumatxoa.

Etiketak: , , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

loading