Quantcast

basque country

BBVAko dorreko ikuspegiak

Duela urte eta erdi inguru Arrasateko argazki bilduma bat egitea erabaki nuen eta dagoeneko sorta handi samarra osatu dut. Arrasateko auzo eta kale gehienetako argazkiak dauzkat eta oraindik argazkiak egiten jarraitzen dut, egunero bilatzen baitut txoko interesgarriren bat. Izan ere, ematen duen baino fotogenikoagoa da Arrasate, askoz fotogenikoagoa eta politagoa dirudiena baino. Aspaldi honetan hamaika aldiz […]

Yolanda&Amanda

Urtea amaitu aurretik, hemen duzu argazki sortatxo bat, maritxu kajoi egunean ateratako argazkiekin osatutakoa. Bi neska, Yolanda eta Amanda, ageri dira Arrasateko Etxoste tabernan ateratako argazkiotan. Urtea ondo amaitu eta urte berri on!  

Santamasak 2013

Iaz moduan aurten ere santamasak jendetsuak izan dira Arrasaten, eguraldiak lagunduta. Hemen dituzu aurten santamasak, argazkitan islatuta.

Santamasak 2005-2012

Santamasak datozela eta, hemen duzu Arrasaten santamasetan ateratako argazki bilduma. Ondo pasatu.

Erdialdea

Kalea. Horrela deitzen zaio Arrasaten erdialdeari, atzetik auzo hitza ez daraman herriko alde bakarrari. Izan ere, Arrasaten bi alde daude: kalea eta auzoak. Gainera, auzoetan batzuk hiri-auzoak dira; beste batzuk, berriz, baserri-auzoak. Kalea erdialdea da eta auzoz inguratuta dago. Horregatik-edo Arrasaten Kalera joatea ez da kalera joatea erdialdera joatea baizik. Arrasaten alde zaharra Kalean dago. […]

Graffitiak (2)

Graffitien, pintaden eta pankarten indarra aipatu nuen lehengo batean ere, Arrasateko kaleetako paisaian duten indarra, alegia. Aspaldiko urteotan kaleak txukuntzeko ahaleginak egin badira ere, hor segitzen dute graffitiek eta enparauek bere mezua bidaliaz. Graffiti eta pintada guztiak ez dira berdinak, ordea. Duela gutxi graffiti artistikoak batzen dituen argazki bilduma jarri nuen blogean. Gaur, berriz, preso […]

Udalatx

Arrasate mendiz inguraturik dago. Alde guztietatik, gainera. Horixe da, hain zuzen ere, gurera bisitan datorrenari lehenengo-lehenengotik atentzioa ematen dioten gauzetariko bat. Izan ere, orografiaren malkarrak indar handia ematen dio Arrasateri, nortasun berezia. Arrasate inguratzen duten mendietan, ordea, bada bat besteen gainetik nabermentzen dena: Udalatx. Arrasateko paisaiaren osagarri garrantzitsua da Udalatx, beti begi bistan dagoen mendia. […]

Uribarri

Arrasateko auzo guztiek dute berezitasunen bat. Bertako bizilagunen ustez, Ziorla ez da auzoa herria baizik. Bedoña, berriz, Arrasateko auzoa da, baina duela 60 urtera arte Aretxabaleta zen. San Andres Arrasateko auzorik jatorrena da, auzo horretako bizilagunen iritziz. Zein da, ordea, Uribarri auzoaren berezitasuna? Izena. Zein da auzo horren izena: Uribarri ala Erguin. Izan ere, aurten […]

Maritxu Kajoi 2013

Sustrai sakonak dauzka Maritxu Kajoi egunak Arrasaten, festa berria izanda ere. Aurten Maritxu Kajoiko komisiño berritua, gaztea, aritu da jaia antolatzen. 1977 urtean sortuta, aurten ere kaleek gainezka egin dute, jendearen emana handia izan da eta. Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma. Aurreko argazki bildumak: Arrasateko ikuspegiak Musakola auzoa Bedoña auzoa San […]

Graffitiak

Arrasatera etortzen diren pertsona asko jo eta harrituta gelditzen dira kaleen itxurarekin. Izan ere, mota guztietako aldarrikapenak, salaketak eta deialdiak ikusi daitezke gure kaleetako ormetan. Batzuk, graffiti artistiko moduan sailkatu daitezke. Beste batzuk, berriz, aldarrikapen sozial, ekologiko, politiko edo presoen aldekoak dira. Badira euskararen aldekoak ere. Baten batzuk, azkenik, zail dira izendatzen. Hemen duzu graffiti […]