Quantcast

Uribarri

Arrasateko auzo guztiek dute berezitasunen bat. Bertako bizilagunen ustez, Ziorla ez da auzoa herria baizik. Bedoña, berriz, Arrasateko auzoa da, baina duela 60 urtera arte Aretxabaleta zen. San Andres Arrasateko auzorik jatorrena da, auzo horretako bizilagunen iritziz. Zein da, ordea, Uribarri auzoaren berezitasuna? Izena. Zein da auzo horren izena: Uribarri ala Erguin. Izan ere, aurten eztabaida sortu da bertako bizilagunen artean auzoaren izena Uribarri ala Erguin den. Edo bi auzo diren. Izena gora-behera, Uribarri Udalaitzen magalean dagoen auzoa da, eguzki begira, Garagartzaraino iristen dena.
Hemen duzu Uribarri auzoari egindako argazkiekin osatutako bildumatxo bat.

Hurrengo bilduma: Arrasate, pintoreen begiradapean

Aurreko argazki bildumak:
Arrasateko ikuspegiak
Musakola
Bedoña
San Andres
Graffitiak
Maritxu Kajoi (2009-2012)
Maritxu Kajoi 2013

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude