Arrasateko gaiteroak, erraldoiak eta kilikiak
Hemen dituzu Arrasateko gaiteroak, erraldoiak eta kilikiak, aurtengo sanjuanetan ateratako argazkietan.
Hemen dituzu Arrasateko gaiteroak, erraldoiak eta kilikiak, aurtengo sanjuanetan ateratako argazkietan.
Hemen dituzu Arrasateko erraldoi eta kiliki txikiak aurtengo sanjuanetan kalez kale egindako agerraldian.
Hemen duzu Coimbra eta Aveiro aldean ateratako argazki sorta txiki bat.
Gure artean oso ezaguna da Guggenheim Museoa eta, ez Euskal Herrian bakarrik, hemendik kanpo ere bai. Beraz, irudi hauek ere ezagunak izango dituzu, duela gutxi Bilbora egun pasa joan eta Frank Ghery-k egindako eskultura handiari ateratakoak. Hemen duzu Guggenheim Museoko argazki bilduma.
oreka tx txalapartari taldeak zuzeneko musika eta irudiak nahasten dituen ikuskizuna aurkeztu berri du Arrasaten: nömadak tx zuzenean, hain zuzen ere. Ikuskizun horretan oreka tx hainbat musikarirekin batera aritu zen: Mixel Ducau, (alboka, ttun-ttuna, saxoa eta klarinetea), Ritxi Salaberri (bajua), Juanjo Otxantorena (bouzoukia) eta Iñigo Egia (ohol indiarra, bendir-a, bodrham-a eta wok-a). Gainera, eszenatokian jarritako […]
Bolada ona dauka Iñigo Arregi eskultore arrasatearrak. Azken bizpahiru urteotan galtzak bete lan dauka. Iazko urtean hainbat erakusketa egiteaz gainera, bere lan bat Eroskik Elorrion duen egoitzan jarri zuen eta beste bat Arrasateko LKS enpresaren egoitzan. Iñigo Arregiren eskultura asko moduan corten altzairuzkoak dira beren azken obra horiek. Gorri kolorekoak. Joan den astean, ordea, lan […]
Gaur Emakumearen eguna ospatzen da mundu osoan. Goizean ohetik jaiki eta sarean dauzkadan argazkietan begiratu dut: 2.500 argazki baino gehiago dauzkadala ikusi dut. Horietatik, ordea, zenbatetan agertzen da emakumezkoren bat? Harrituta gelditu naiz: 566 argazki dauzkat etiketatua “emakume” hitzarekin. Eta hori paisaia asko dauzkadala kontutan hartuta. Bostehun argazki gehiegi dira bilduma bat egiteko eta 65 […]
Aurten 30 urte beteko dira lagun batzuek elkartu eta Arrasateko gaiteroen taldea osatu zutela. Bost lagun ibiltzen dira, gehienbat: Esteban eta Enrique Dolara anaiak, Edu Abarrategi, Lander Lorenzo eta Iñaki Barrena.Gaita jotzen dute, Nafarroako gaita, eta, jakina, atabala. Iruñean ikasi zuten gaita jotzen, hango gaiteroekin.Herriko jai guztietan ibili dira urteotan. Herritik kanpo ere bai. Duela […]