Quantcast

Latest Posts

Bartzelona 2010

Hemen dituzu 2010eko abenduan Bartzelonan ateratako argazki batzuk.

Errosarixo Bixamona, 2010

Irailaren hasieratik eta Errosarixo Bixamona arte jaietan egoten da Oñati urtero. Luzeak Oñatiko jaixak! Jaixotan ospakizun asko bada ere, azken eguna da arrakastatsuenetakoa. Izan ere, Errosarixo Bixamona mozorro eguna da Oñatin. Egun horretan jende asko mozorrozten da, bai eta tabernak apaindu ere. Aurten Guria tabernak ospakizun berezia egin du, datorren urtean itxiko dute eta. Taberna […]

Maritxu Kajoi 2010

1977 urtean sortu zuten Maritxu Kajoi jaia Arrasateko txikiteroek. Geroztik urtero ospatu da, urriko lehen ostiralean ospatu ere, eta halako arrakasta lortu du, zeren gazte askorentzat “betiko” jaia da, beraiek betidanik ezagutzen dute eta. Aurten, eguraldiak, lagun, jende asko irten da kalera goizean goizetik, dotore-dotore jantzita. Denetariko jendea ibili bada ere, gazteak izan dira nagusi. […]

London&natura

Londresko alderik ezagunena Citya da, hiriaren alde zaharra eta, aldi berean, modernoa. Londresko denda, enpresa eta bankurik inportanteenak Cityn daude. Telebistak eta komunikabideek ematen dituzten irudi gehienak bertakoak dira, Citykoak, alegia. Londresek, ordea, parke ederrak dauzka. Tamesis ibaiko bazterrak ere ederrak dira. Esan liteke gurean ezezaguna dela Londresko natura. Hemen dituzu Londresen aurten ateratako argazki […]

London&people

Londresek gauza asko dauzka ikusteko. Izan ere, eraikuntza erraldoi eta modernoak baino gehiago da. Jendea da, besteak beste, Londres erakargarri egiten duten gauza horietako bat. Cityn turista jendea nagusitzen da, bertokoak zein kanpokoak, jatorri eta itxura desberdinetakoak. Bestalde, atentzioa ematen du hainbeste txirrindulari ibiltzeak. Gehienak Cityko langileak dira, lanera bizikletan joaten direnak. Eta hori han […]

London 2010

Hemen duzu aurtengo oporretan Londresen ateratako argazki bilduma.

Pirineoak 2010

Aurtenngo oporretan Pirineotan eman ditugu egun batzuk. Anso, Hecho eta Tena bailaran izan gara, aspaldian bisitatutako tokietan, eta betiko gailur klasikoetara igo gara. Han ateratako argazki bildumatxoa osatu dut.

Aurtengo korpusak Oñatin

Urtero moduan, aurten ere korpusak ospatu ditu Oñatik. Korpusek jende asko erakartzen dute. Izan ere, ikusgarriak dira Sakramentu Santuaren Kofradiak eta Oñatiko Orkatz dantza taldeak antolatzen dituzten ospakizunak. Uterik urtera berrikuntza handirik ez dagoen arren, Korpus ondoko igandean kamara hartu eta argazki batzuk atera beharra sentitzen dut urtero. Hemen dituzu aurten Oñatiko korpusetan ateratako argazki […]

Oñatiko korpusak: santuak janzten

Hemen duzu Oñatiko korpusetako argazkien bilduma.

Euskal selekzioen aldeko lasterketa

Asteburu honetan ESAITek Euskal Selekzioaren Eguna antolatu du Oñatin. Ekitaldi asko izan zen goizean goiz hasita, euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko helburuarekin. Tartean, besteak beste, 10.000 metrokoen Euskal Herriko lasterketa irekia jokatu zen. Gontzal Sanz eta Josu Amutio gizonezko mailan eta Samira Ahbouche eta Rosi Talavera emakumezkoen mailan izan ziren garaileak Hemen duzu euskal selekzioen aldeko […]