Zarimutz
Zarimutz Eskoriatzan dago, herri gunetik hiruzpalau kilometrora, eta Leintz-Gatzarekin mugakide da. Gaur egun 60 bat biztanle ditu. Auzoko eliza oso polita da. Bertan antigualeko konfesionario bat dago eta sakristian meza-jantziak txukun-txukun gordetzen dituzte. Kanpandorrean hiru ezkila daude. Kanpai handiak hizki batzuk dauzka, erdi ezabatuta, eta ezin da irakurri testua. Bigarren kanpaiak bi zulo dauzka, gerra […]