Quantcast

Sailkatugabeak

Maritxu Kajoi 2021

1977 urtean sortu zen Maritxu Kajoi jaia Arrasaten txikiteroen Ama Birjinaren omenez. Geroztik birritan ez da ofizialki ospatu, Komisiñuak ez du antolatu eta: iaz eta aurten, hain zuzen ere. Iaz jendeak kasu egin zion Komisiñuari, eta oso jende gutxi irten zen kalera dotore jantzita. Aurten, berriz, Komisiñua gora-behera, jendea irten eginda, erruz irten ere, baina […]

Maritxu Kajoi 2009-2020

Aurten ere, iaz moduan, ez da Maritxu Kajoi jairik izango Arrasaten, edo ez Maritxu Kajoi Komisiñuak antolatuta behintzat, eta, beraz, espero izatekoa da urteroko moduko jendetzarik ez izatea Arrasateko kale eta tabernetan. Parrandazaleok datorren urtera arte itxoin beharko dute. Bitartean hemen dituzu 2009-2020 urteetan Maritxu Kajoi egunean egindako argazkiak, kuskuseatu nahi baduzu ere.

Urmugako ibilaldiak

Hilabete pasa da Urmuga amaitu zela, eta ematen du aspaldiko kontu bat dela. Izan ere, gero eta bizkorrago pasatzen da denbora, edo hala iruditzen zait niri, behintzat. Aurtengo Urmugako etapa guztiak politak baziren ere, ezin denak egin, hemeretzi egun mendian egiteko sasoian egon beharra dago eta. Aukeratu egin behar, beraz. Egin nituen sei etapetatik bi […]

Urmuga 2021, Saioa-Urkiaga

Urmuga aurrera doala eta, hona hemen joan den larunbatean Saioa mendiko tontorretik Urkiaga mendatea bitartean egindako argazkiak.

Urmuga 2021, Saioa

Urtemuga aurrera doa, eta joan den asteburuan Belatetik Orreagara arteko tartea egin zuten Urtemugako mendizaleek, bi etapatan egin ere. Bi etapa luze samarrak: bata zazpi ordukoa; bestea, berriz, ia bederatzi ordukoa. Hamasei orduan, naturan eta ibilian, argazki asko egiteko aukera egoten da. Are gehiago, ibilaldia lagunartean eginez gero. Horregatik, bi etapa horietako argazkiak bilduma txikitan […]

Urmuga 2021 Aramaio eta Oñatin

Uztailaren 13an hasi zen aurtengo Urmuga Araba eta Burgosko mugan, Angulo mendatean, eta joan den larunbatean iritsi zen gure bailarara. Larunbatean Urkiola eta Gatzagain arteko etapa egin zuten Urmugako mendizaleek, eta igandean Oñati aldean ibili ziren. Aramaioko Udalak, hainbat elkarterekin batera, ekitaldi polit bat antolatu zuen Kurtzeta aldean dagoen pago motz zahar baten omenez, natura […]

Ezpeletako mendi lasterketa

Aspaldiko urteotan mendi lasterketa asko antolatzen dira Euskal Herrian. Gero eta gehiago, eta gero eta gogorragoak. Etxetik gertu, Zegama-Aizkorri, Mondraitz, Aloñako igoera eta Anbotoko Sorginen lasterketa dira ezagunenak. Apur bat urrutiago, Iparraldean, oso ezagunak dira Bidarrai, Biriatu, Banka, Sara, Senpere eta Ezpeletakoa, besteak beste. Ezpeletakoa ez da berri-berria, 40 ediziotik gora izan dira eta. Ez […]

Mendian atxintxika 2

Mendian atxintxika egitea boladan dago. Izan ere, egun ez da nahikoa mendian ibiltzea edo kalean korrika egitea; ez, gaur egun mendian atxintxika egin beharra dago, maila bat gorago egin behar da: hori da oraingo moda. Gure bailaran toki asko dago korrika egiteko, mendian korrika egiteko. Aretxabaletan, Ugastegi aldean. Oñatin, berriz, Urbia eta Enaitz aldean. Hemen […]

Mendian atxintxika

Aspaldi honetan zeharo aldatu da mundua, gure mundua. Eta ez bakarrik Covid19a agertu denetik hona, ez, lehenagotik zetorren aldaketa. Eta aldaketa bat bakarra baino aldaketak, aldaketa txiki eta handi asko gertatu dira-eta mende berrian. Horietako bat da mendian atxintxika egitea. Lehenago mendian ibili egiten ginen, bizkor edo mantso, baina ibili. Orain ere bai, gehienok ibiltzera […]

Behelainoa

Klima aldatzen ari da: eguraldia ez da lehengoa, ez da lehengoaren modukoa. Aspaldion neguan elur gutxiago egiten du lehen baino. Aurtengo neguan elurra egin du. Ez du asko egin, baina asko iraun du. Udaberria ere ez da oso euritsua izan, baina ona ere ez da izan. Lainoa, behehainoa, ere ez da lehengoaren modukoa. Baina behelainoa […]