Quantcast

Arrasate

Graffitiak

Arrasatera etortzen diren pertsona asko jo eta harrituta gelditzen dira kaleen itxurarekin. Izan ere, mota guztietako aldarrikapenak, salaketak eta deialdiak ikusi daitezke gure kaleetako ormetan. Batzuk, graffiti artistiko moduan sailkatu daitezke. Beste batzuk, berriz, aldarrikapen sozial, ekologiko, politiko edo presoen aldekoak dira. Badira euskararen aldekoak ere. Baten batzuk, azkenik, zail dira izendatzen. Hemen duzu graffiti […]

San Andres

San Andres Arrasateko kale-auzoetako bat da, Aretxabaletarekin muga egiten duena. Etxeorratz gehien dituen auzoa da. Izan ere, hiru etxeorratz erraldoi ditu, guztira: Udalaitz dorrea, Txindoki dorrea eta Arrasate dorrea. Hori dela eta, biztanle-dentsitaterik handiena duen auzoa da. Batzuek diotenez, Manhattan baino biztanle-dentsitate handiagoa du San Andresek. Ulgor kooperatibaren lehenengo egoitza Gasteizen egon bazen ere, 1959an […]

Bedoña

Bedoña baserri giroko auzoa da. Bertan ez dago ez lantegirik ez etxe blokerik.  Horregatik, alde batetik, eta bertako naturaren ederra dela eta, bestetik, Arrasateko auzorik politenetariko bat da. Orain dela gutxi arte Aretxabaleta zen, baina 1966. urtean Arrasaten integratzea erabaki zuen. Bedoñako eliza, Santa Eulalia eliza, antzinako gaztelu edo dorretxe baten gainean eraikita dago eta […]

Musakola

Musakola auzoa… edo herria? Musakola eta Zigarrola, bietara deitzen diogu Legargainetik aurrera Bergarara joateko bidean dagoen auzoari. Gaur egun oso auzo urbanoa da. Lehengo baserri asko desagertu dira edo etxe blokeen artean daude. Beste batzuk, berriz, mendi magaletan sakabanaturik daude. Hemen duzu iaz eta aurten Musakola hiri auzoan egindako argazkiekin osatutako bildumatxo bat. Hurrengo bilduma: […]

Arrasateko ikuspegiak

Aspaldiko urteotan Arrasateko argazki asko egin ditut. Gehien-gehienak ekitaldi publikoetakoak edo jaietakoak (sanjuanak, santamasak, maritxu kajoikoak…). Iaz arte ez nuen beste argazkirik egiten. Iaz, ordea, Arrasate beste modu batera jasotzea erabaki nuen: Arrasateko kaleak eraikinak, lantegiak, paisaiak eta natura, alegia. Hortaz, bada, iaz eta aurten egindako argazkien bildumak argitaratuko ditut datozen hiletan. Hamabostean behin bilduma […]

Arrasateko santamasak, 2012

Aspaldi honetako santamas egunik jendetsuena izan da aurtengoa, eguraldiak eta larunbatean egokitu izanak lagunduta. Hemen duzu aurten santamas egunean egindako argazki sorta.  

Leintz Arroko Txistulari Eguna, 2012

Arrasateko Udalaxpe txistulari elkarteak antolatutako Leintz bailarako III. Txistulari Eguna izan zen joan den urriaren 27an. Eguraldi eskasari aurre egin, eta 60 bat txistulari elkartu ziren goizean goizetik kalejira, hamaiketakoa eta kontzertua egiteko.  Ordubeteko saioa egin zuten Arrasateko Herriko plazan. Eskoriatza, Aretxabaleta, Leintz-Gatzaga, Antzuola, Oñati eta Soraluzeko txistulariak batu ziren Arrasatekoekin batera  Txistulari Eguna ospatzeko. […]

Arrasateko graffitiak, kartelak eta pankartak

Pintadak eta graffitiak omen dira Arrasatera etortzen diren pertsonei atentzioa gehien ematen dietenetakoak gure kaleetan pasieran dabiltzanean. Izan ere, mota guztietako informazioa, aldarrikapenak eta salaketak ikusi daitezke. Batzuk, graffiti artistiko moduan sailkatu daitezke. Beste batzuk, berriz, aldarrikapen sozial, ekologiko, politiko edo presoen aldekoak dira. Badira euskararen aldekoak ere. Baten batzuk, azkenik, zail dira izendatzen. Hemen […]

Maritxu Kajoi 2012

Aurten ere sekulako eguraldia zegoela eta, ezin etxean geratu Maritxu Kajoi egunean. Aurreko urteetan baino jende gehiago edo gutxiago ibili den alde batera utzita, Arrasateko kaleak jendez gainezka egon ziren eguerditik aurrera. Dotore asko jantzita, gainera. Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma, bai eta aurreko urteetakoak ere: 2009, 2010 eta 2011.

Euskaraz bizi nahi dut lasterketa Arrasaten

Joan den larunbatean, hilak 22, euskararen aldeko herri lasterketa izan zen Arrasaten. Izan ere, Kontseiluaren Euskaraz bizi nahi dut proiektuaren barruan, egun horretan hainbat lasterketa izan ziren Euskal Herrian, euskararen normalizazioa aldarrikatze aldera. Arrasaten ia 500 lagun, euskararen alde takarraran: Horietatik 150 bat, gazteak eta helduak; gainontzekoak, umeak. Arrasatek euskaraz bizi nahi duela aldarrikatu zuen […]