Quantcast

Arbelaitz

Gure bailaran ohitura handia dago Urbia aldera joateko mendi buelta bat egitera, eta, behin Urbian egonda, Aizkorri edo Aketegi igotzea. Gutxi samar dira, ordea, Arbelaitz igotzen duten mendizaleak. Nik neuk behintzat sekula ez dut inorekin tril egin Arbelaitzeko tontorrean.

Aste honetan, aspaldiko partez, Felipe Uriarte lagunarekin izan naiz Arbelaitzen, eta aukera aprobetxatu dugu harri artean ibiltzeko. Bidean ez dugu inor ikusi, ganadurik ere ez, behorren bat edo beste izan ezik.

Hemen dituzu Arbelatiz igotzen ateratako argazkietako batzuk, oraingo honetan telefonoarekin egindakoak, kamara etxean ahaztuta utzi nuen eta. Hemen, berriz, joan den astean Aginaga eta Lizarraga aldean egindakoak eta orain dela bi aste Aloña aldean egindakoak

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude