Quantcast

Korpusetako putpurria, 2011

Korpus 2011 0409

Aurten Oñatiko korpus aurrekoetan eta korpusetan bertan ohikoak ez diren motiboei erreparatu diet. Izan ere, korpusetan dena ez da San Migel prozesioan atera eta dantza egitea. Horien inguruan, oharkabean, beste gauza asko gertatzen dira. Hona hemen, bada, argazki putpurri bat, korpusetako ospakizuen alde ez hain ezaguna jasotzen duena.

 

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments

  • Leire Kortabarria 2011(e)ko uztailaren 4a

    Ze politak! Hiru sorta zein baino zein ederragoa. Eskerrik asko!

  • atauri
    Joxefe 2011(e)ko uztailaren 4a

    Eskerrak zuri, Leire.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude