Zarimutz

Zarimutz 2012 091

Zarimutz Eskoriatzan dago, herri gunetik hiruzpalau kilometrora, eta Leintz-Gatzarekin mugakide da. Gaur egun 60 bat biztanle ditu.

Auzoko eliza oso polita da. Bertan antigualeko konfesionario bat dago eta sakristian meza-jantziak txukun-txukun gordetzen dituzte.

Kanpandorrean hiru ezkila daude. Kanpai handiak hizki batzuk dauzka, erdi ezabatuta, eta ezin da irakurri testua. Bigarren kanpaiak bi zulo dauzka, gerra zibilean bala batek egindakoak. Kanpai txikia, berriz, Gasteizen eginda dago, Muruaren alargunaren tailerrean. Bertan, testu hau ageri da, erderaz: “Soy el ángel que del alto anuncia Maria Gratia Plena.”

Bestalde, Zarimuzko elizako erloju zaharra 1807an egindakoa da, bertan itsatsita daukan plaka baten ageri den moduan. Miguel Josef de Ezcurrak egin zuen, Leintz-Gatzagan egin ere. Geroago, berriz, 1953an Jose Agiriano Garrok konpondu zuen. Aspaldiko urteotan, ordea, Ricardo Segurak zaintzen du erloju hori.

Hona hemen Zarimutz elizateko hainbat argazki.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude