Stockholm Suediako hiriburua da, bai eta Eskandinaviako hirigunerik handienetakoa ere. Stockholmeko metropoliak 2.500.000 bizilagun inguru zituen 2010ean eta horietatik 864.324 hirian bertan bizi ziren.
Munduko hiribururik politenetakoa da eta Iparraldeko Venezia deitu ohi zaio. Izan ere, 14 uhartez osatuta dago, 53 zubiz lotutakoak.
Stockholm Erdi Arotik izan da Suediako erdigune politiko eta ekonomikoa. XVII. mendean asko hazi zen, Suedia Europako botere nagusietako bat bihurtu zen. XX. mendearen bigarren erdian, hiri moderno, teknologikoki
aurreratu eta etnikoki anitza bihurtu zen. Eraikin historiko ugari
eraitsi zituzten eta haien ordez
arkitektura modernoko eraikinak altxa zituzten. Gaur egun
puntako teknologia eta zerbitzuen alorrak jorratzeaz gainera, kongresu hiria bihurtu da.
Hona hemen aurtengo udan Stockholm hirian ateratako argazki sorta.
Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak.
Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez.
Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da.
Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.
Etiketak:
eskandinavia,
stockholm,
suecia,
suède,
suedia