Quantcast

Arantzazu aldea

Arantzazu4082.2

Hemen duzu argazki bilduma

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak:

Comments

  • newton 2006(e)ko maiatzaren 8a

    Oso politak argazkiak, aste santuaz gogoratzeko balio izan dit, hori bai zela lasai bizitzea ez gaur egungo estresarekin azterketak hor baitaude.

  • Jose Felix Diaz de Tuesta 2006(e)ko maiatzaren 22a

    Arantzazu aldea beti da ederra, baina aurtengo udaberrian moduan ez dut inoiz hain eder ikusi. Bestela ere, Oñati ere polita eta lasaia da. Eskerrik asko, edonola ere, komentarioagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude