Quantcast

Hamarratza

Makroak078
Hamarratza. Holaxe esaten zaio Arrasate aldean armiarmari. Modu askotara esaten zaio armiarmari euskaraz. Debagoienean, esate baterako, izen hauek erabiltzen dira: hamarratza Arrasaten, miarma Bergaran eta armiarma Oñatin. Ondarroan marasma. Aramu ere erabiltzen da, ez dakit non baina.

Amarauna, berriz, armiarma sareari esaten zaio Arrasaten. Miarmari ari esaten zaio Bergaran eta marasma sare edo marasma tela Ondarroan. Aramu sare eta geun ere ageri dira hiztegian.

Batera edo bestera, gauza da era asko dagoela errealitate bat ikusteko eta errealitate hori izendatzeko. Ikusi besterik ez dago euskaraz eta eremu txiki batean zenbat hitz erabiltzen diren hamarratz eta amaraun esateko.

Hemen duzu argazki bilduma.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , ,

Comments

  • xiber 2007(e)ko martxoaren 12a

    Gure herrian, Derion, aramue esaten jako armiarmari.

  • morrosko 2007(e)ko martxoaren 15a

    Gurean, = MAASMI,  ma(r)asmi(e)

  • Jabi 2007(e)ko martxoaren 16a

    Gurean, berriz, hamarratza olagarroari esaten zaio.

  • Joxefe 2007(e)ko martxoaren 21a

    Aupa, Xiber:

    Zu nongoa zara? Armiarma sareari nola esaten diozue?

  • joxefe 2007(e)ko martxoaren 21a

    Aupa, morrosko:

    Zu nongoa zara? Eta armiarma sareari nola esaten diozue?

  • joxefe 2007(e)ko martxoaren 21a

    Aupa, Jabi:

    Nongoa zara eta nola deitzen diozue amaraunari?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude