Aspaldiko urteotan moduan, aurten ere gora-behera handiko eguraldia egiten ari da. Sekula baino bero gehiago egiten du; euria, berriz, gutxiago, eta,egiten duenean, euri-erauntsi handiak egiten ditu. Klima aldaketa omen.
Lanbroa egiten ere badaki, ordea. Asteotan, esaterako, eguraldi goibela izan dugu, lanbrotsua. Goietan behelainoa eta euri langarra egin digu. Eguraldi ona, oso ona zenbaitentzat. Jose Antonio Artzek maite zuen eguraldia, “Gure bazterrak” poema idaztera bultzatu zuen eguraldia, alegia.
Maite ditut,
maite,
geure bazterrak
lanbroak
izkutatzen dizkidanean,
zer izkutatzen duen
ez didanean ikusten
uzten
orduan hasten bainaiz
izkutukoa…
nere barruan bizten diren
bazter miresgarriak
ikusten.
Hemen duzu argazki sorta bat, behelainoa protagonista duena. Eta hemen beste bat, orain bi urtekoa.