Pentsionistok martxan gara. Izan ere, duela bost urte eta erdi ekin genion borrokari pentsio duinak lortze aldera. Gure eskarietako batzuk Pentsioen Erreformaren Legean jasota badaude ere, badira oraindik ere lortzeko ditugun aldarriak: gutxieneko pentsioa 1.080 euro izatea edo RGIren bidez pentsioak osatzea zenbateko horretara irits daitezen, besteak beste.
Hori dela eta, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak martxa bat antolatu du Gasteizko Legebiltzarrari eskatzeko pentsio txikiak RGIren bidez osatzeko. Hiru zutabe osatu dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik. Gipuzkoakoa Bergaratik abiatu zen, eta Eskoriatzaraino iritsi zen, Arrasate eta Aretxabaletatik pasatu ondoren.
Hona hemen pentsionisten martxan egindako argazkiak.