Quantcast

Urmugaren Urtanta

Aspaldiko bi urteotan Urmuga egitasmoak Euskal Herriko mendiak jendez eta musikaz bete ditu ia hogei egunez. Aurten, ordea, ekitaldia laburragoa izan da. Urmuga elkarteak eta Elkano fundazioak Urtanta jaialdia antolatu zuten uztailean, Urmugaren Urtanta hain zuzen ere.

Pasai Donibanen hasi eta Azkaine herrian amaitu zen Urtanta, Hondarribiatik pasatu ondoren. Itsasoa, mendiak eta musika izan dira aurten protagonistak.

Antolatzaileak: Mendiak eta Herriak, Et Incarnatus, Donostiako Orfeoia eta Elkano fundazioa.

Hemen dituzu Urtantaren lehenengo etapako argazkiak, Jaizkibel mendian egindakoak.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed