Quantcast

Gipuzkoako pentsionisten bizikleta martxa

Gaur iritsi da gure bailarara Bizikleta Martxa, Gipuzkoako Pentsiodunen Mugimenduak antolatutakoa. Izan ere, Gipuzkoako pentsiodunek bizikleta martxa antolatu dute maiatzaren 24tik 29ra, “Pentsio publiko duinak! Murrizketarik gabe!” lelopean. Oreretatik irten eta sei etapatan zeharkatuko du martxak Gipuzkoa.

Pentsiodunen Mugimenduak urte eta erdi darama neurriak hartzea eskatzen Espainia, Gasteiz eta Nafarroako gobernuei pentsio publiko duinak lortzeko. Giroa berotu eta jendea larunbatean Donostian izango den manifestaziora joan dadin animatze aldera antolatu da martxa.

Gaur goizean iritsi da Oñatira, eta ondoren Arrasate eta Bergarara abiatu da.

Hemen duzu Oñatiko argazki sorta.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed