Quantcast

Bikes in Amsterdam

Holanda bizikletazaleen paradisua da, baina bertatik bertara ikusi beharra dago sinisteko. Beste inon ez dago halako bidegorri sarerik ez horrelako ohiturarik bizikleta erabiltzeko. Herritarrek eta gobernuak egindako lanaren emaitza da. Izan ere, ez dira ehun urte alperrik pasatu Holandako gobernuak bizikletaren erabilera sustatzeko lehen plana alde martxan jarri zuenetik.

Amsterdamek oso ondo islatzen du zein nolakoa den bizikletaren erabilera Holandan: Amsterdamek 400 kilometroko bidegorri sarea du, eta gaur egun gehiago dira hirian mugitzeko bizikleta erabiltzen dutenak (%38) automobila aukeratzen dutenak (%28) baino. Mota guztietako pertsonek erabiltzen dute bizikleta, kirolariek bakarrik ez, eta, gainera, bai lanera joateko, zein erosketak egin edo umeak garraiatzeko.

Hemen duzu Amstermanen egindako argazki sorta bat.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude