Arrasateko Udalaxpe txistulari elkarteak antolatutako Leintz bailarako
III. Txistulari Eguna izan zen joan den urriaren 27an.
Eguraldi eskasari aurre
egin, eta 60 bat txistulari elkartu ziren goizean goizetik kalejira,
hamaiketakoa eta kontzertua egiteko. Ordubeteko saioa egin zuten Arrasateko Herriko plazan.
Eskoriatza, Aretxabaleta, Leintz-Gatzaga, Antzuola, Oñati
eta Soraluzeko txistulariak batu ziren Arrasatekoekin batera Txistulari Eguna ospatzeko.
Hemen duzu Leintz Arroko Txistulari Egunean egindako argazki sorta.
Etiketak: arrasate, basque, country, euskadi, euskal, gipuzkoa, herria, jaia, leintz, music, muska, pays, tradition, tradizioa, txistulari