Normal
0
21
false
false
false
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
Gure bailaran gero eta mahasti
gehiago dago. Duela gutxi arte, Araba edo Nafarroa aldera joan beharra zegoen mahastiak
ikusteko edo, bestela, kosta aldera, Getaria aldera.
Aspaldi honetan, ordea,
baserritar askok landatu dituzte mahastiak Debagoienean. Arrasaten, esaterako,
Artazubiagako Felix Etxagibelek eta Egi-Haundiko Jabier Arregik egiten dute txakolina,
Getariako jatorri izendapenarekin, eta Oñatin, Juan Zelaiak. Hirurok ere Getariako
txakolinaren jatorri izendapena lortu dute.
Bailarako ia herri guztietan
daude mahastiak. Leintz-Gatzagan sail txiki bat landatu du Asier Ugartek Etxebarri
baserrian, 500 bat metrora. Oñatin, bost baserritan; Arrasaten, hirutan. Angiozarren
ere badaude.
Noiztik egiten da, baina,
mahatsa Debagoienean? Aspalditik bai, behintzat. Izan ere, Oñatiko Murgialdai
baserriak XIX. mendean mahasti bat zeukan etxe ondoan. Denboraz mahastia kendu
eta inork hura gogoan ez zuela, hara non agertu den baserriko argazki zahar baten
mahastia! Gauza da duela urte batzuetatik hona Murgialdai baserrian txakolin mahasti
berriak landatu dituztela, hiru bat hektarea guztira. Oraindik ez dute bertan
txakolinik egiten, baina aurrerantzean egiteko asmotan dira.
Hemen duzu Murgialdai
baserrian aurten egindako mahats bilketako argazki sorta.