Quantcast

London&natura

Thames River, London, 2010 0402

Londresko alderik ezagunena Citya da, hiriaren alde zaharra eta, aldi berean, modernoa. Londresko denda, enpresa eta bankurik inportanteenak Cityn daude. Telebistak eta komunikabideek ematen dituzten irudi gehienak bertakoak dira, Citykoak, alegia. Londresek, ordea, parke ederrak dauzka. Tamesis ibaiko bazterrak ere ederrak dira. Esan liteke gurean ezezaguna dela Londresko natura.

Hemen dituzu Londresen aurten ateratako argazki batzuk, natura erakusten dutenak.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude