Aurten 30 urte bete dira lagun batzuek elkartu eta Arrasateko gaiteroen
taldea osatu zutela. Hasieratik hona lagun asko ibili bada ere, egun
bost dira gehienbat ibiltzen direnak: Esteban eta Enrique Dolara
anaiak, Edu Abarrategi, Lander Lorenzo eta Iñaki Barrena.
Gaita jotzen dute, Nafarroako gaita, eta, jakina, atabala. Iruñean ikasi zuten gaita jotzen, hango gaiteroekin.
Herriko jai guztietan ibili dira urteotan Arrasateko gaiteroak. Arrasatetik kanpo ere bai herriz herri, jairik jai. Duela urte batzuk Italian izan ziren, bi aldiz, Ortonovo herrian.
Aurtengo azaroaren 28an ekitaldi bat antolatu zuten Erdiko kaletik
lana aurkezteko. Taldeak 30 urteotan egindako ibilera irudi bidez
jasotzen du lan horrek bai eta propio grabatutako hainbat doinu ere. Ekitaldian Iruñeko gaiteroak eta Otsagiko danntzariak izan
zituzten lagun.
Hemen dituzu Otsagiko dantzariak, Iruñeko gaiteroekin batera, Arrasateko gaiteroen 30. urteurreneko omenaldia dela eta, kalez kale egindako emanaldian.
Etiketak: arrasate, dantzariak, europa, euskadi, euskal, gaiteroak, gipuzkoa, herria, otsagi