Etiketaren artxiboa: gandorra

Parlamentuen legitimitatea

Atzo, berriz ere, argi geratu zen burgesek asmatutako demokraziak, alderdien logikan oinarritutako asmakizun horrek, daukan legitimitatea. Europan %57k ez zuten botorik eman, ez zuten alderdi horiek eskainitakoan sinistu. Hala ere, “irabazleei” ahoa betetzen zaie garaipenaz berba egiterakoan. Ahoa betetzen zaie … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Hizkerak egiten gaitu

Herriok egiten dugu hizkuntza, hura darabilgun egun bakoitzean egin ere. Aldi berean, hizkerak herriok egiten gaitu, hura darabilgun egun bakoitzean egin ere. Ondo dakite hori menderatzaileek, kultura okupatzaileek, irabazleek. Txilen nagoen honetan, berriz ere etxean utzitako hizkuntza okupatzaile berarekin egiten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Greba orokorra

Txileko lehendakariak urtea ixteko hitzaldia ematen duen bitartean, hemen ere kapitalismo suntsitzailearen aurka egingo dut greba. Berdin dit hitzaldia nork ematen duen, hemen eta han demokrazia burgesa gure aurka jaio zen, pribilegiatu gutxi batzuen eskubideak babesteko. Argi geratu da azken … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Cannabis, jazarpen ero baten historia

Orain dela mende bateko anarkistek, Malatestak eta Kropotkinek, besteak beste, argi adierazi zuten maiz, oraindik ere, eta tamalez, jendeak kontrakoa sinistu arren (horrela sinisteko hezten gaituzte, ezta?): legeak konpondu nahi dituen kalteak baino handiagoak sortzen ditu. Horixe da legeak kanabisa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Inoiz izan ez dena eta izan behar ez zuena

Horixe da Israel, mendebaldeko kontzientzia txarrak judutarrak bere gainetik kentzeko sortutako herri artifiziala. Herria beti izan da Palestina, eta hala behar luke egun ere. Palestinan musulmanak eta judutarrak bizi ziren lehen ere, neba-arrebak ziren, gatazkarik gabeak. Europa eta AEBtik iritsitako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Paco, izua zabaltzeko arma Argentinan

Gobernuek, estatuek, konkistatzaileek eta borrero mota guztiek aspalditik erabili dituzte drogak etsaia, arriskutsua izan daitekeena, matxinoa… kontrolatzeko eta kontzientziak lokartzeko. Hala egiten zuten kolonoek indigenei kalitaterik txarreneko alkohola helarazten zietenean, haien gazteen artean (gazteak izan baitira beti arriskutsuenak, moldakaitzenak) alkoholismoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Greziako demokrazia?

Batzuetan isolatuak agertzen diren gertaera asko, haien protagonistek jakin gabe ere, elkarri lotuta daude. Beharbada horrelako zerbait ari da gertatzen orain munduko leku askotan, eta Grezian poliziak tiroz hil duen 16 urteko anarkistaren hilketa del-eta munduan gaztearekiko elkartasunez gertatzen ari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Ezinbestekoak

AnarresIngobernables Eta bereziki irakurri beharrekoak (zuzenean jaitsiko dituzue loturan sakatuz gero): MalatestaEl anarquismo (Daniel Guerin)

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Dirua

Zer da berez dirua? Zertarako asmatu zen? Beharbada diruak bere zentzua izan zuen gizarte primitiboetan, trukean oinarritutako harremanak zailtzen hasi zirenean. Distantzia handiak, ondasun galkorrak eta iraunarazteko bide gutxi… Seguruagoa zatekeen trukerako balio sinbolikoa erabili leku batean, transakzio batean, demagun, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 iruzkin

Gizartea – Politika – Ekonomia

Anarkistok, eta oro har munduari ezkerretik begiratzen diogunok, argi daukagu egungo gizarte eredua ez dugula gogoko. Are argiago ez dela gustu kontua, zuzentasun kontua baizik. Bakan batzuk esne mamitan bizitzeko, behar dutena eta behar ez dutena izateko gehiengo bat miseria … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina