Etiketaren artxiboa: gandorra

Louise Attaque

Aspaldian ez dut hemen musika aipamenik egin, eta egia esan, gaur Louise Attaquek bere lekua irabazi du hemengo lerro okertuetan. Kriston musikaria delako, gogoko dauzkadan hainbat estilo eta eragin biltzen dituelako (Violent Femmes sailkaezinenak, besteak beste) eta, besterik ez balego … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

ZP independentziaren alde

Atzo ZPri apurtxu baten entzunda nahikoa izan nuen ulertzeko Espainiako presidentea Euskal Herriaren independentziaren aldeko mugimenduaren lagun sutsua dela. Antza, demokrazian denetari buruz hitz egin daiteke, aingeruen sexuaz ere bai. Total, hitz egitea debaldekoa da! Batez ere, hitz egiten dena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Orange fusion, gizarte baten definizioa

Horrelakoa da oraintxe ikusi dudan iragarkia, egungo gizartearen erretratua: “tenerlo todo y tenerlo ya”. Horixe da iragarkiaren leloa, eta hori da sustatzen duen psikologia: ezeri uko ez egitea, dena lortzea eta berehala, apeta guztiak asetzea, mugarik gabe nerabe ardurabakoa izatea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Itolarriari

Izarrak itsutzen dituzuen kale sobera argiztatuei,ikasi eta inoiz barneratu gabeko moralari,irribarre debaldeko zuriei,uniforme berdinzaleei,zure hodi burrunbarien monoxidozko bihotzari,bide zuzenetik oker garoatzaten zure konbentzio ez-konbentzigarriei,zure asfalto eta plastiko arteko paradisu amesgaiztokoari,zure ihesbidezko droga kartzeleroei,merkatal askatasun dogmatikoari,egunero irribarreak margotzen dizkigun zure grisari,zure … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Jamendo, musika benetan askea

Ez nator Amerika deskubritzera, baina azken boladan ez dakit zenbat orduz nabilen Jamendo zoragarriaren barruan musika itzela topatzen. Musika horrek, gainera, erantsitako balio bat dauka: guzti-guztia librea da, copyleft lizentziapean argitaratua, eta doan jaits daiteke ezelako arazo legal barik. Nahi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Anarkismoa

Nire inguruko jende askok galdetu dit maiz ea zer den anarkia niretzat, ea benetan sinisten dudan holakorik posiblea izan daitekeenik, batere gobernurik gabe antolatzerik dagoen…, eta gehienetan aurreiritzi bera dago holako galderen atzean: anarkia kaosa dela. Ez dakit inoiz gauzatuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

Suizidioa

Suizidioak gauza txar bakarra dauka: aurrerantzean ez zara han egongo zer erreakzio eragin duen jakiteko, eta horrek grazia guztia kentzen dio…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Urriko iraultza(k)

Aurten iraultza “ospetsuaren” urteurrenak izan zirela-eta, gaur dokumentu interesgarria topatu dut anarkismo.net-en. Lagungarria ulertzeko agian hura galdu zen iraultza bat dela, eta batzuek ospatzen dutena iraultzaren beraren porrota dela. Edo, behintzat, izan zitekeenaren porrota, alderdi diktatorial batek nahi zuen tokian … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Herioa

Herioa han dago, saihestezina da, premiazkoa; guk onartu ez eta, ekidin ezinik, luzamendu edo mozorro bila dihardugu itsu. Hark, ordea, guk baino pazientzia handiagoa dauka, eta itxaron egingo digu, beti eta salbuespen barik. Zorionez.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Bizitza

Bizitzak ez dauka zentzurik ezta eduki beharrik ere; hala ere, gizakiok ez daukana eman nahi diogu, eta oker hautatzen dugu, temati.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin