Etiketaren artxiboa: adierazpen

V Bilbo

Oso bitxia eta erakargarria kaleak hartzeko, herriarenak direla gogorarazteko deia egiteko modua. “V de Vendetta” komiki anarkistatik hartutako irudi ezagunak misterioan biltzen du morroikeria isila apurtzeko gonbitea, eta horrek emandako mezu argia erakargarriago bihurtzen du. Ni ez naiz bihar, maiatzak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Garaipen mingotsa. Zorionak Egunkariari

Torturak, kartzela, kalte konponezina, muntaia polizial-judizialak, gizarte osoa zauritua… baina azkenean Estatu espainiarraren morroiek eurek erokeria amaitzea erabaki eta denok jakin duguna “ebatzi” dute. Zorionak Egunkariari, zorionak euskal gizarteari, zorionak eraso bortitzari tinko eutsi dioten guztiei. Adierazpen askatasunaren aurkako erasoek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Neurri bikoitza edo tipula malkoak

Egunak daramatzat gogoeta honi heldu nahian, baina beste gauza batzuk direla-eta atzeratzen joan da kontua. Ez da berria komunikabideek tokian tokiko interes nagusien mesedetan jokatzen duten eginkizuna, ezta darabilten neurri bikoitza ere, baina azken boladan, agian dagokidan egoeragatik, deigarriagoa egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Kurduekin bat

Astelehenean gure artean izan genituen Layla Hassanpour eta Hadi Butimar kurduak. Haien neba (Adnan Hassanpour) eta anaiarentzako (Hiwa Butimar) elkartasun bila etorri ziren, eta jaso zuten, jaso zutenez. Euskal PEN klubak ekarri ditu, ez gorabehera gutxirekin (Layla haren alabatxoa Iraketik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin