Kurduekin bat

Astelehenean gure artean izan genituen Layla Hassanpour eta Hadi
Butimar kurduak. Haien neba (Adnan Hassanpour) eta anaiarentzako (Hiwa
Butimar) elkartasun bila etorri ziren, eta jaso zuten, jaso zutenez. Euskal PEN
klubak
ekarri ditu, ez gorabehera gutxirekin (Layla haren alabatxoa
Iraketik ateratzea ez zen erreza izan, galdetu bestela Urtzi eta Laurari). Baina merezi izan du.
Zergatik? Adnan eta Hiwa heriotzera kondenatuta daudelako Iranen.
Kurdistan herri zatitu hartan kurduak ez dira euren herriaren jabe, ez
Iranen, ez Iraken, ez Sirian ez Turkian; ezta euren hitzaren jabe ere. Izan ere, Adnan eta Hiwaren delitu
barkaezin hori idaztea da, kazetariak dira-eta. Argi dago berba, egia,
arriskutsuegia dela boterearentzako.

Guk ez dugu lortuko haien
askapena, baina holako ataka larrietan giza berotasuna, maitasuna…
garrantzitsuak dira oso, eta horixe eman genien guk Bilboko Kafe
Antzokian. Haiek euren esker ona eta euren mina helarazi zizkiguten, eta
guk gure musika eta poemak. Horiei Siriatik errefuxiatutako beste
kurdu baten, Zinar Alaren kantu alaiak batu zitzaizkien. Zinar bera
daukazue argazkian, benetan gizon aparta, umoretsua.

Truke hunkigarria
izan zen, baina ez dadila gera ekitaldi isolatu hortan, ez ditzagun
ahantz. Ez eurak ez haien moduan idazteagatik mundu osoan kartzelan
dauden guztiak, euskaldunak barne.

Bihoa gaurkoa Kurdistan askearen alde.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Kurduekin bat-ri

  1. egilea: Zinar Ala

    Eskerrikasko Euskal Herria.
    Aguro beo bat.
    Zinar Ala

  2. egilea: asel

    Ez horregatik! Fue un gran placer conocerte y ayudar en lo que pudimos a nuestros amigos kurdos.
    Spas ;-(

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude