Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Balizko euskal anarkismorantz II

Bestela izan zitekeen, Proudhon eta Bakuninen testuetan, hots, anarkismoaren oinarrietan, Estatu handi eta zentralisten aurkako eta independentzia nahi duten herri txikien aldeko adierazpenak etengabeak baitira, langileen esplotazioa dakarten abertzalekerien aurkakoen pare. Proudhonek argi eta garbi jotzen zuen Italia batzeko prozesuaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Balizko euskal anarkismorantz I

Ezer baino lehen nire ezjakintasuna aitortuz, euskal anarkismorako bidean erabil daitezkeen ideia batzuen zirriborroa kopiatuko dut hemen, baten batek haietan ezer interesgarririk topatuko balu. Testu luzetxoa atera zait, eta horregatik zati bitan kopiatuko dut hemen: Azken boladan gero eta buelta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Kapitalismoari bizkarra ematearen prezioa

Atzo, berriz ere, Txileko poliziak, Pinocheten diktaduraren txakur leialak eta hari esker Hegoamerikako poliziarik harroputz eta autoritarioenak, maputxe gazte bat hil zuen. Hori izan da”gatazka maputxe” edo “gatazka indigena” deritzoten bidegabekeria historikoaren azken “emaitza”. Baina zein da gatazka horren atzean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Aita-Jainkoa-Estatua

Azken egunotan lagun on batekin gurutzatutako mezuek berria ez den hausnarketatxo hau ekarri dit. Nondik dator egun daukagun Estatuaren eredua? Azalpentxo bat (eman daitezkeen guztien artean arrazoibide xume bat baino ez dena) ematen ahaleginduko naiz. Kontua Aita-semea, Jainkoa-sinestuna, Estatua-herritarra paralelismoan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Noiz balio du demokraziak? Honduras eta beste…

Europan kultura demokratikoan hazi eta hura balio gorena dela barneratzeko hezi gaituzte. Baina bizi garen sistemetan zer da demokrazia sakrosantu hori? Non daude haren mugak? Politikari eta faxista guztien ahoetan hitzetik hortzera dabilen demokraziak esanahi bakarra dauka: egungo sistema ekonomiko-politikoari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Parlamentuen legitimitatea

Atzo, berriz ere, argi geratu zen burgesek asmatutako demokraziak, alderdien logikan oinarritutako asmakizun horrek, daukan legitimitatea. Europan %57k ez zuten botorik eman, ez zuten alderdi horiek eskainitakoan sinistu. Hala ere, “irabazleei” ahoa betetzen zaie garaipenaz berba egiterakoan. Ahoa betetzen zaie … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Hizkerak egiten gaitu

Herriok egiten dugu hizkuntza, hura darabilgun egun bakoitzean egin ere. Aldi berean, hizkerak herriok egiten gaitu, hura darabilgun egun bakoitzean egin ere. Ondo dakite hori menderatzaileek, kultura okupatzaileek, irabazleek. Txilen nagoen honetan, berriz ere etxean utzitako hizkuntza okupatzaile berarekin egiten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Greba orokorra

Txileko lehendakariak urtea ixteko hitzaldia ematen duen bitartean, hemen ere kapitalismo suntsitzailearen aurka egingo dut greba. Berdin dit hitzaldia nork ematen duen, hemen eta han demokrazia burgesa gure aurka jaio zen, pribilegiatu gutxi batzuen eskubideak babesteko. Argi geratu da azken … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Cannabis, jazarpen ero baten historia

Orain dela mende bateko anarkistek, Malatestak eta Kropotkinek, besteak beste, argi adierazi zuten maiz, oraindik ere, eta tamalez, jendeak kontrakoa sinistu arren (horrela sinisteko hezten gaituzte, ezta?): legeak konpondu nahi dituen kalteak baino handiagoak sortzen ditu. Horixe da legeak kanabisa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Zergak

Orain dela hil batzuk nire anarkismotik datozen ideia batzuk plazaratzeko sail bati ekin nion. Azken boladan ez nabil oso inspiratuta, baina hasiera hartan ekonomia-politika-gizartea katetik abiatu nintzen (kontrako ordenan orduko izenburuan, helburua gizartea aldatzea delako; baina praktikari begira, daukagun gizartea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina