Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Bakunin, Marxs eta Engels

Sozialismoaren ildo nagusietako bi markatu zituzten liburu bi irakurri berri ditut. Egileak Bakunin, alde batetik, eta Marx eta Engels, bestetik, dauzkagu, Langileen Nazioarteko Elkartearen (I. Internazionala) hiru sortzaile nagusiak eta, I. Internazionala deseginda geratu arte, haren motore nagusiak eta etengabeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , | 2 iruzkin

Somaliako pirateria

Aurrerantzean piratek euren burua armaz defendatzeko eskubidearen alde egin du Patxi Lopezek. Edo bestela esanda, Lehen Munduak Hirugarren Munduari lasai lapurtzerik ez daukanean, Lehen Munduko piratek indarkeria legez erabiltzeko eskubidea behar dute. Holaxe jokatzen zuten garai bateko kortsarioek, euren Errege-Erreginen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Haur izandakoak

Zuek denok, zuen pribilegioei errugabeen odolaz defendatzen dituzuenok, moral bakarra dirua duzuenok, zuen ongizate huts eta neurririk gabeari eusteko mundu honetako deseredatuak gupidarik gabe larrutu edo akabatzen dituzuenok, jabetzaren gezurra saltzen duzuenok, indarkeria mota oro sustatzen duzuen burges hiltzaileok; baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Punka Txilen

Duela zenbait hilabete lagun batek Txileko punk taldeen gaineko zerbait idazteko eskatu zidan. Nagi ibili naiz, egia esan, harrezkero, baina gaur indarrak batu eta zerbait idazteko materiala bilatu dut han-hemenka. Dena dela, ez da punka aipatuko dudan kontu bakarra, hemen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Imajina dezagun

(Castellano) Gaur irudimen ariketa proposatu gura dut. Batez ere ohiko kazetariari, hots, boterearen diskurtsoa ondo barneratuta daukan kazetari burgesari (batzuetan sozialistas mozorrotzen bada ere). Ez dut uste irudimen ariketa zaila izango denik. Demagun munduan, gure mundu zibilizatu eta mendebaldar honetan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Zer da jabetza? Anarkismoaren abiapuntua

Egun honako galderari erantzun behar banio: zer da esklabotza? eta berba gutxitan: hilketa da, erantzungo banu, nire ustea, zalantza barik, ulertuko litzateke. Ez nuke arrazoibide handirik beharko gizakiari pentsamendua, borondatea, nortasuna kentzeko eskubidea bizi eta herioko eskubidea dela eta gizakia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Ezusteko atsegina

Batzuetan etengabeko kiribilean bizitzeko sentipena daukagu, etengabe erdi irrikatura iritsi ezinik biraka ibiltzeko sentipena. Maiz mugimendu anarkista horrela dabilela begitantzen zait, elkarri norabide zuzenean ez joatea leporatzen dioten jarreretan enkistatuta. Egoera horretan, egungo errealitatearen azterketa bateratuaren gainetik, inora ez mugitzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Bake Nobel saria

Goizean altxatu, telebista piztu, eta entzun dudan lehen albisteak zur eta lur utzi nau: aurtengo Nobel saria Barack Obamari eman diote! Berehala hasi naiz hausnarketan eta zera galdetu diot neure buruari: zergatik ez zioten, bada, lehenago Bushi eman? Zer egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Duela 36 urte

Dorre bikien iruzurrak oraindik bonbardatzen gaituen bitartean (mila aldiz errepikatzen den gezurra egia bilakatzen dela dioen taktika zaharrari jarraituz), Txilen Pinocheten estatu kolpea gogoratzen da gaur (gogoratu bai, ez ospatu). Txileko hirietan borroka eguna da gaur askorentzat, oraindik ere diktadura … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Derrigorrezko abertzaletasuna (urtean bi egunez)

Laster urte erdi beteko dut Txilen, eta oraindik harritzen naiz joera faxisten sustrai sakonak baieztatzen ditudan bakoitzean. Oraingoan urtean bi egunez erakutsi behar den derrigorrezko abertzaletasunak utzi nau aho bete hortz. Behin legeek konpondu nahi dituztenak baino arazo gehiago sortzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina